Klima-aldaketa eta biodibertsitatearen galera abiadura handiz aurrera doazen une honetan, ezinbestekoak dira aditu eta konprometitutako ahotsak. Zientzia eta dibulgazio arloko erreferenteek funtsezko papera dute, ez bakarrik krisi horien dimentsioa ulertzeko, baita hauei aurre egiteko ekintza zehatzak inspiratzeko ere.
Erreferente horietako bat da Fernando Valladares, ekologian ikertzailea eta dibulgatzaile nekaezina. Kontzeptu konplexuak mezu ulerterrazean bihurtzeko duen gaitasunari esker, Valladaresek klima-aldaketaren eraginari eta arintzeko benetako aukerei buruzko eztabaida garrantzitsuak ekarri ditu esparru publikora. Hamarkadetako ikerketek babestutako bere lanak gogorarazten digu zientzia ez dela soilik laborategietan egiten: gizartera iritsi behar du aldaketarako tresna gisa. Berak dioen bezala: “Ekintza klimatikoa ez dago soilik gobernuen esku; pertsonok sistema alda dezakegu gure erabakietan, bereziki kontsumitzaile gisa, kontzienteagoak izanik.” “LA RECIVILIZACION, Desafíos, zancadillas y motivaciones para arreglar el mundo” liburuaren eta plataforma digitaletan duen presentziaren bidez, hausnarketa eta ekintza informatura gonbidatzen du.
Azken asteetan, Fernando Valladares mehatxuen eta irain kanpa