Gaur egun Pasai San Pedroko arrantza-kaiaren aurrean gelditzen denak oraindik irudika dezake: goizaldean amarratutako ontziak, eskuz esku pasatzen ziren arrain-kutxak eta motorraren gainetik oihuka egindako solasaldiak.
Pasaiaren historia itsasoarekin estu-estu lotuta dago. XX. mendearen erdialdean, portua Europako alturako arrantzaren hiriburu bihurtu zen, Ternuara eta Gran Solera egindako bakailao-espedizio handiei esker. Horien buruan PYSBE ospetsua zegoen, portuan gehienez 17 bakailao-untzi propio ustiatu zituena, bikote independente ugariz gain. Baina badiaren egunerokoak baxurako arrantzaren erritmoan ere jotzen zuen: ontzi txiki dozenaka ateratzen ziren egunero denboraldiko espezieen bila āhegaluzea, sardina edo antxoaā, eta horri esker bertako hornidura eta lonjako jarduera etengabea bizirik mantentzen ziren.
Lehorrean portua sostengatzen zutenak
Ternuako kanpaina luzeetan nahiz baxurako joan-etorri eguneroketan, emakumeek ezinbesteko papera bete zuten. Marinelek hilabeteak itsaso zabalean ematen zituzten bitartean, edo goizaldean arrantzara irteten ziren bitartean, haiek zuzentzen zituzten familiaren ekonomia eta komunitatearen bizitza.
Kaietan, haien lanak markatzen zuen flotaren erritmoa: saregileek eskuz konpontzen eta ehuntzen zituzten sareak, oinordetzan jasotako trebetasunez, eta horri esker ontzi bakoitza ābakailao-untzi handia zein baxurako hegaluze-ontziaā itsasoratzeko moduan egoten zen. Hari-hari konpontzen zen sare hura Pasaia osoari eutsi zion sare soziala zen.
Memoria gorde, itsas etorkizuna babesteko
Ontzietatik eta tailerretatik datozen erremintak, itsas-kartak, boiak, argazkiak eta bestelako objektuak galtzeko arriskuan daude, garaiz katalogatzen ez baditugu.
Baina portu bat ez da bere objektuak bakarrik: hura posible egin zutenen kontakizunek, istorioek eta bizipenek oroimen bizia eraikitzen dute, norbaitek kontatzen duen bitartean bakarrik dirauena. Ondare immaterial hori ere hauskorra da, eta balioan jartzea eta garaiz babestea boia edo itsas-karta bat kontserbatzea bezain beharrezkoa da.
MATERretik Itsasoaren oroimena / Memoria de la mar erakusketa partehartzailea diseinatu dugu, gure arrantza-tradizioaren aniztasuna ābaxurako arrantzatik alturako arrantzaraā erakusteko eta ondare materiala zein immateriala tokitik eta komunitatean eraikitzeko.
Lau jarduera, oroimena eskuekin ukitzeko
Jarduera guztiak doakoak dira eta Pasaiako lonjan egingo dira, San Pedron:
š§¶ Saregileen tailerra (Hondarribiko saregileekin): urriaren 6an (17:00-18:30 eta 18:30-20:00 txandak).
š¬ Arte al agua ā dokumentala eta solasaldia: urriaren 10ean, 18:00etan.
šŖ¢ Itsas korapiloen tailerra: urriaren 20an, 18:00etan.
šŗļø Itsas-kartak interpretatzeko tailerra: urriaren 29an, 18:00etan.
[Egin klik hemen tailerretan zure plaza doakoa erreserbatzeko]
Pasaiaren oroimen bizia zeu zara
Etxean flotaren argazkiak, aparailu zaharrak, pieza historikoak edo portuari buruzko familia-kontakizunak gordetzen badituzu, urri osoan zehar lonjara ekartzera gonbidatzen zaitugu. Lagun iezaguzu gure itsas ondarearen artxiboa osatzen!











