Zein bisita mota egin nahi duzu?

Bi modalitate daude hainbat gairi buruz, aldi berean, kontzientzia hartu eta baxurako barku klasiko bat ezagut dezazun. Hona bi modu horiek:

Bisita Arrantzalea

Ā Zatoz eta murgildu MATER arrantza ontzia zeneko garaira. ikasi arrantza teknika tradizionalen jasangarritasunari buruz eta arrainaren kontsumo arduratsuaren garrantziaz, ontziaren sekretuak ezagutzen dituzun bitartean.

Ā Bisita Ekoaktiboa

Ezagutu MATERek egun itsasoaren zaintzan egiten duen lana, itsasoak gure bizitzan duen garrantzia eta bihurtu zaitez itsas zaindari.

Zer egin nahi duzu?

Begiratu gure jardueren ordutegia

Antolatu zure bisita

Zeure kabuz etortzen bazara, aukeratu zure bisita eta erreserbatu aurrez gure bisita gidatuen ordutegian. Taldeek ordutegi zabalagoa aukera dezakete urte osoan zehar, aurretiazko erreserbarekin. Pozik lagunduko dizugu zure esperientziaz ahalik eta gehien gozatzen.

AURRETIAZKO ERRESERBA BEHARREZKOA DA

Ordutegi hau gure jardueren egutegiaren araberakoa da. Nabigatzera joan bagara edo itsasontzian beste jarduera bat badago, ziurrenik ezingo dugu bisitarik hartu; beraz, garrantzitsua da aurrez jakinaraztea eta erreserbatzea.

Bisita gidatuen ordutegia

Bisita gidatuetako ordutegia

Aste Santua / Pazkoa / Uztaila-Abuztua
Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00

Martxotik abendura
Ostegunak eta ostiralak: 16:00-19:00
Larunbatak: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00
Igandeak eta jaiegunak: 11:00-14:00

Itxita
Abenduaren 24an, 25ean eta 31n.
Urtarrila eta otsaila itxita.

Taldeak urte osoan

Ordutegia jardueren egutegiaren araberakoa da.
Aurretiazko erreserba derrigorrezkoa.

Tarifak

Tarifak

Tarifa orokorra: 7 €
Tarifa murriztua: 5 € (*)

(*) Tarifa murriztua: 5-16 urteko haurrak, pentsiodunak, erromesak, familia ugariak eta guraso bakarreko familiak, langabeak, ikertzaileak, desgaitasuna duten pertsonak, irakasleak eta Pasaiako biztanleak.

Doako tarifa: 5 urtetik beherako haurrak, arrantzale profesionalak eta bere taldearekin datozen irakasleak.

Deskontu bereziak:

  • DonostiCard: % 10
  • Euskal Kostaldeko Museoen Txartela. Leihatilan eskuratu dezakezu.
  • Oarsoaldeko promozioak eta museo-bonuak. Leihatilan eskuratu ditzakezu.

KOMUNITATEKO MUSEOA

ā€œKomunitatea islatzen den ispilua, haren historia eta nortasuna; komunitatetik sortzen da; komunitatearen parte-hartzeak sortzen eta garatzen du, haren premia eta eskubideei erantzunez, komunitatearen baliabideak profitatuz; ondarea iraunarazten du eta era berean kultur nortasunak.” (Camarena, Morales eta Valeriano).

Ezagutu itsasontzi paregabea

MATER baxurako arrantza-ontzi tradizionala da, 33 metro luze, eta artisau eran eraiki zen zura erabiliz. Euskal atun-ontzi indartsua da, Kantauriko ontzidiaren oinarri.

Aurki itzazu Pasaiako dituen altxor ezkutuak

MATERek ontzira gonbidatzen zaitu, marinel xarmaz beteriko herri liluragarri bat ezagutu dezazun.