Lagundu planetako norabidea aldatzen

Irabazi asmorik gabeko erakundea garenez, hainbat kolaborazio era ditugu elkarlanean aritzeko eta komunitate eraginkor bat sortzeko. Denak gaudelako ontzi berean, mundu jasangarriago bat eraikitzeko garaian.

Zergatik aukeratuko zenuke MATERrekin kolaboratzea?

  • Ingurumen eta gizarte konpromisoa garelako: bizi garen garaian urgentea eta ezinbestekoa den harmonia bilatuz.

  • Kontzientziazioaren abangoardia garelako: berritzaile izanik eta kalitateari lehentasuna emanez, hain justu pertsona eta garaietara egokitzeko.

  • Komunitatea eta itxaropena garelako: Balioak zaintzen, sortzen eta kutsatzen ditugu, komunitatean, tokikotik mundurantz.

Lankidetzarako modu ezberdinak

Itsas inguru osasuntsu baten alde

Puntuala

Gure lana gustoko baduzu eta puntualki lagundu nahi baduzu, hemen dituzu formula batzu:

  • Gure jardueretan parte hartuz
  • Sare sozialetan jarraituz eta guk egiten duguna partekatuz
  • Zure ezagutzak eta/edo erabileratik kanpo dauden materialak ekarriz, guretzat baliagarri izango direlakoan (harreman esteka)
  • Dohaintza ekonomiko bat eginez, kontaktatuz edo Bizum bidez 05703ra

MATER Kluba

Gure lana modu egonkorrean babestu nahi baduzu, eta aldi berean beherapenak eta abantailak eskuratu, animatzen zaitugu MATER Klubaren partaide izatera. Bi modalitate eskaintzen dizkizugu:

  • MATER Kluba-Partikularra
  • MATER Kluba-Familiarra

ABANTAILAK:

  • Museorako sarbide mugagabea (erabilgarri ditugun plazen arabera)
  • Beherapenak jarduera eta ikastaroetan, eta dendan ere bai
  • Jarduera eta ikastaroen gaineko informazioa
    Egizu inskripzioa inprimaki honetan: MATER KLUBA inprimakia:

Boluntariotza

Gure tripulazioarekin elkarlanean aritzeko eta parte hartzeko formula bikaina da zure denbora eta talentua eskaintzea. Parte-hartzea gure erakundearen balio ezin garrantzizkoagoa da eta zurekin kontatu nahiko genuke.

Hainbat arlo ditugu zuk gurekin parte hartzeko zure eskarmentua eta ezagutzak eskainiz.

MATER oparitu

ĀæEsperientzia ahaztenizak oparitu eta MATERen ingurumen jardunean zein ontziaren kontzerbazioan lagundu nahi duzu?

Kontakta gaitzazu eta nahi duzun esperientziarako opari txartela pertsonalizatua prestatuko dizugu.

Izena eman dute…

Mater gainean nabigatzerakoan naturarekin harmonia handia sentitzen dut

Nombre 2, Boluntarioa

Mater gainean nabigatzerakoan naturarekin harmonia handia sentitzen dut

IƱaki Alkiza, Boluntarioa

Entitatea

Lankidetza programa oso bat aurkezten dizugu elkarri lagundu ahal izateko:

ĀæLankidetzarako proposamenik ba al duzu?

Pozik entzungo dizugu, jar zaitez harremanetan gurekin

    Hona gure lankideak