Zer eskaintzen dizu gure hezkuntza-programak?

Gure hezkuntza-programak hezkuntza-esperientzia ahaztezinak eskaintzen dizkizu itsas ingurunearekiko harreman zuzenean.

Gure funtsezko tresna da gure ikastetxeei ingurumenarekiko gure errespetu eta zaintza balioak hurbilarazteko.

Badakigu haurtzaroa abagune bikaina dela pertsona konprometituak sortuko dituzten balioak ereiteko. Horregatik, txera eta ilusio handia jartzen dugu programa hau sortzen itsasoarekin eta natura eta itsas kulturarekiko lehen lotura sor dadin; eta ezagutza-iturri ez ezik batasun iturri ere izan dadin, bizitza guztian maitatzen eta zaintzen jarrai dezagun.

Aukera ozeano bat itsasoaz gozatu eta ikasteko

Gure hezkuntza programak jarduera sorta zabala du Pasaiako itsas ingurunea ezagutu, maitatu eta iraunarazteko: bisitak eta tailerrak barkuan, ibilbideak eta ekojarduerak itsasertzean, eta are, 1, 2 edoĀ  3 eguneko egonaldiak lurtarrena ere itsas grinaz blai-blai egiteko.Ā Zure ikastetxean ere lagundu dezakegu itsasoak eskaintzen dizkigun hezkuntza aukerak txertatzen, aurrez aurre bezala online, hitzaldi eta tailerren bidez, eskola-umeei zuzendua edota irakasleei unitate didaktiko edo berariazko formakuntzaren bidez.

Norentzat da?

Programa honetan eskaintzen diren jarduerak Hezkuntza Formaleko etapetara zuzenduak daude.Ā Gainera, jarduera horietan praktikak eta dinamismoak garrantzi berezia hartzen dutenez, udaleku formatura egokitzeko errazak dira, eta halaber, aisialdi talde eta eginkizun askotako taldeetara, zeinekin eskarmentu handia daukagun.

MATER izan dute

ContƔctanos

CuƩntanos tu necesitad formativa o educativa y empecemos