Udaberriaren etorrerak egun luzeagoak eta paisaia esnatzaileak baino gehiago eskaintzen digu: ritmoa jaisteko eta arnasa sakon hartzeko gonbitea da. Gelditzeko, ingurukoari begiratzeko eta, irakurketaren bidez, munduarekin berriro konektatzeko urteko garaia da.

5 Lecturas para zarpar hacia la primavera

MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan uste dugu ezagutzea dela maitatzen hasteko lehen urratsa, eta maitatzea, aldi berean, funtsezkoa dela gure ingurunea kontserbatzeko. Horregatik, sasoi-aldaketa honekin batera joan daitezen, liburu aukeraketa berezi bat prestatu dizuegu: biodibertsitateari, jasangarritasunari eta mundua bizitzeko modu berriei buruzko istorioak.

Gomendio hauen artean adin eta gustu guztietakoak aurkituko dituzu: kontakizun poetikoetatik hasi eta jarraibide praktikoetara, irakurle bakoitzak bere kontzientzia pizteko zerbait aurkitu dezan.

MATER Altxorra – Peio Añorga eta Jokin Mitxelena

Gure argitalpen propioarekin hasiko gara. “MATER Altxorra” ITSASO BIZIA proiektuaren hirugarren liburua da eta MATERrek berak itsasontzi museo gisa bizi izan dituen esperientziak biltzen ditu. Liburu honek etxeko txikiei (eta ez hain txikiei!) gure itsasoak gordetzen dituen mirariak hurbiltzen dizkie modu oso bisualean. Jaizkibel-Ulia kostaldeko biodibertsitatean murgiltzen da: Gelidium corneum algak, planktona, olagarroak edo itsas hegaztiak… horiek guztiak MATEReko estalkitik bertatik deskubritzen dira kontakizun honetan.

Una trenza de hierba sagrada – Robin Wall Kimmerer

Liburu hau natura inguruko idatzi soil bat baino askoz gehiago da: gure harremanak aldatzeko gonbite sakon bat da. Jakintza zientifikoa eta jatorrizko herrien jakinduria lotuz, Kimmererrek gogorarazten digu ez gaudela beste izaki bizidunen gainetik, dena elkarlotuta dagoen komunitate baten parte garela baizik. Landareetatik, uretatik edo basoetatik asko ikas dezakegu entzuten ikasten badugu. Begirada hurbil baten bidez, elkarrekikotasuna, zaintza eta lurrarekiko esker ona berreskuratzera gonbidatzen gaitu, gure planetarekin dugun harremana sendatzea gizarte bezala geure burua sendatzea ere badela gogoraraziz.

Lo que tu tierra te cuenta – Carlos Bengoa 

Gure geografia lehen aldiz ikusiko bagenu bezala berriro deskubritzeko proposamena da hau. Bidaia-gida huts bat baino gehiago, liburu honek Gipuzkoa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, 15 eguneko ibilbide liluragarri batean, Baionatik Mutrikura joanez. Paisaiak, tokiko istorioak, kultura-anekdotak eta txoko sekretuak aurkituko dituzu bere orrialdeetan. Ibilbide bakoitza —itsasertzean, basoen artean zein hirigune historikoetan— bizitzaz beteriko istorio bat balitz bezala sentituko duzu. Ingurumena eta kultura lotzeko irakurketarik aproposena da.

La vida secreta de los árboles – Peter Wohlleben

Este libro nos invita a mirar el bosque como un organismo vivo lleno de interconexiones escondidas ante nuestros ojos. Más allá de un libro de naturaleza tradicional, esta obra revela cómo los árboles “hablan” entre sí, comparten recursos y se apoyan mutuamente en una compleja red subterránea de raíces y hongos. Cada página nos recuerda que los bosques no son solo paisajes, sino comunidades dinámicas donde la cooperación y la interdependencia son la regla, no la excepción. Leerlo es descubrir que lo que parece estático y silencioso —un árbol, un bosque— en realidad alberga un mundo profundo de vida y comunicación, una lección valiosa para quienes queremos entender mejor los vínculos entre todos los seres vivos. Este libro es perfecto para lectores que buscan una mirada más íntima y sorprendente de la naturaleza que nos rodea. 

Residuo cero en casa –  Bea Johnson

Azkenik, Residuos cero en casa aurkezten dizuegu, planetaren babesa geure etxean hasten dela erakusten digun liburua. Aholku praktikoekin eta esperientzia errealekin, egileak hondakinak nola murriztu, kontsumitzen dugun modua birpentsatu eta eguneroko ohiturak eraldatu erakusten digu, erosotasuna eta bizi-kalitatea galdu gabe. Liburu honek aurreko irakurketekin osatzen eta lotzen du: Zuhaitzen bizitza sekretua edo Belar-txirikorda sakratu batek natura behatzera eta errespetatzera gonbidatzen gaituzten bezala, Zero hondakina etxean lanak egitea ezinbestekoa dela gogorarazten digu.

Erabaki bakoitzak, eguneroko aldaketa txiki bakoitzak, ekosistemak kontserbatzen, biodibertsitatea babesten eta inguratzen gaituen munduarekin harmonian bizitzen laguntzen du. Gida praktiko bat baino gehiago, ekintzarako deia da, planeta zaintzea ez baita aukera bat: gutariko bakoitzarengan hasten den konpromisoa da, eta gure ohituretan, elikaduran eta kontsumo-ohituretan islatzen da.

Irakurri, ikasi eta ekin

Irakurtzea hasiera besterik ez da; nabigatzen hasi aurreko iparrorratza. Horregatik, orrialde hauetan murgildu ondoren, paperetik itsasora jauzi egitera gonbidatzen zaitugu.

Liburuetan jasotako ezagutza hori guztia biribiltzeko, ez dago ezer hoberik gure bisita gidatuetara etortzea baino. Bertan, liburuetako kontzeptuak errealitate bihurtzen dira: Jaizkibel-Uliako biodibertsitatea zure begiekin ikusiko duzu, itsasoaren egoera bertatik bertara ulertuko duzu eta gure tripulazioarekin batera ohitura jasangarriagoak nola eraiki ikasiko duzu.

Zatoz Pasaiara eta ontziratu, irakurketak bizipen bihurtzeko. Zure zain gaude Pasaian, elkarrekin gure itsasoa babesteko!

5 Lecturas para zarpar hacia la primavera