Ozeanoak milioika itsas espezieren bizileku dira, klima erregulatzen dute eta milaka milioi pertsonari elikagaiak eta baliabideak ematen dizkiete. Hala ere, kutsadurarengatik, gehiegizko arrantzarengatik, klima-aldaketarengatik mehatsatuak daude, haiek osasuna eta gurea arriskuan jarriz. Horregatik, garrantzitsua da haiek babesten laguntzea.

Hemen 6 ohitura erraz aurkezten dizkizugu, edozeinek urte hasierarekin inplementatu ditzakeenak, kostaldetik gertu bizi ala ez, ozeanoak etxetik zaintzeko. Gure egunerokotasunean txertatzeko errazak diren ohiturak, hondartzetako garbiketak bezalako ekintza zuzenik ez dakartenak, baizik eta egunerokoan ingurumenean dugun eraginari buruzko hausnarketa proposatzen dutenak.

ITSASO BIZIA bideoa uzten dizuegu ere bai. Itsasoaren zaintzan inspiratzeko, itsasoari balioa ematen dion film laburra da pairatzen dituen arazoak eta hauei aurre egiteko dugun gaitasuna lantzen dituena.

 1. Plastikoaren kontsumoa murriztea.

Plastikoa ozeanoen kutsatzaile nagusietako bat da, ehunka urte behar baititu degradatzeko eta itsas bizitzari zuzenean eragiten baitio. Ez erabili plastikozko poltsak, botilak, lastotxoak, mahai-tresnak eta erabilera bakarreko plastikozko beste produktu batzuk, eta aukeratu aukera berrerabilgarriak. Gogoratu hondakinik onena sortzen ez dena dela.

2. Ura eta energia aurreztu.

Etxean erabiltzen dugun ura eta energia berotegi-efektuko gasen isuriak sortzen dituzten iturrietatik datoz hein handi batean, eta horiek berotze globalean eta klima-aldaketan laguntzen dute. Fenomeno horiek ozeanoen oreka aldatzen dute, eta azidotzea, itsasoaren maila handitzea, berotzea eta biodibertsitatea galera eragiten dute. Ura eta energia aurrezteko, hausnartu zure egunerokotasunari buruz eta identifikatu zertan hobetu dezakezun