250 gipuzkoar baino gehiagok hartu dute parte Itsas Zaintza Sareak sustatutako aldibereko 6 itsas hondakinen bilketetan

Joan den igandean, azaroak 26, ITSAS ZAINTZA SAREAk,  itsasoa zaintzeko lanean diharduten Gipuzkoako itsas eragileen sareak, lehen ekintza bateratua ospatu zuen elkarlanean. 250 pertsona baino gehiago Gipuzkoako kostaldearen zaintzan parte hartu zuten Zarautzen, Donostian, Pasaian, Hondarribian, Zumaian eta Mutrikun deitutako 6 itsas hondakin bilketan inplikatuz. Jardunaldi arrakastatsua izan zen sarea osatzen duten 20 eragile baina gehiagorentzat, sarearen koordinatzailea den MATER Ontzi Museo Ekoaktiboarentzat eta kolaboratzaile nagusia den Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailarentzat ere.

11:00etarako dena prest zegoen eskularru, zaku eta piragua eta paddle surfeko arraunekin, MATERetik koordinatutako aldi bereko ingurumen sentsibilizazio ekintzarik handiena has zedin. Jardueraren lehen orduan, familiek, bizilagunek, eragileek eta itsas eremuko profesionalek indarrak batu zituzten eta 350 kg bildu zituzten guztira. Sarearen helburuetako bat da ingurunearen ezagutza gainerako gizartearekin partekatzea