MATERen argi dugu itsasoa babesteko modurik onena haurtzarotik hari buruz ikastea dela. Ba al dago istorio zirraragarri eta abenturaz beteriko liburuen bitartez ikasteko baina modu hobeagorik? Irakurketaren bidez, itsaspeko mundu liluragarria deskubritu, bertako biztanle harrigarriak ezagutu eta ozeanoak zaintzearen garrantzia mahaingaineratzen da.
Liburuak ez dira irudimenerako ate bat soilik, ekintza arduratsuen bitartez etorkizun itsasopentsurantz iparrorratz baizik! Istorioak, kondairak, ipuinak, azken batean, jakintza eta irakaspenak transmititzeko formularik onena dira, beti izan dira, suaren inguruko istorioetatik hasi eta gaur egungo storytelling-etaraino.
Haurrentzako luburu sorta bat aurkezten dizuegu, zoragarriak iruditzen zaizkigunak ozeanoak zaindu eta naturarekiko maitasun txiki-txikitatik pizteko.
MATERek sortutako ipuin ilustratuarekin hasiko gara, ikastetxeetan 9 eta 12 urte bitarteko haurrek etxera ohitura jasangarri berriak eraman ditzaten laguntzeko asmoz. MATER protagonista duen pieza hau euskal itsas kultura ezagutzera eta itsasoaren eta haren biodibertsitatearen kontserbaziora gonbidatzen gaitu, hurbileko eta tokiko erreferentzialtasunetik abiatuta. Oraingoz euskaraz baino ez dugu eskuragai, baina laster gaztelaniaz izatea espero dugu.
“MATER Itsasontzia” Pello Añorga eta Jokin Mitxelena (+ 8 ute)
Euskal itsas kultura ardatz hartuta, itsasontziaren historia deskribatzen duen aparteko lana da: Euskal Herrian eraikitako zurezko azken atunontzi handia. Azken kanpaina Prestige-ren txapapotea jasotzea izan zen, azkenean desegitetik salbatuz, itsasoaren zai