MATERen zorionez, ingurumena zaintzeko konpromisoa duen boluntario-talde bat dugu. Naturguneen kontserbazioarekin sentsibilizatutako pertsonak dira, eta beren aletxoa ematea erabakitzen dute, MATERi haien ezagutzak, trebetasunak eta denbora eskainiz. Gaurkoan Maite Marquezusa aurkezten dizuegu. irakasle paristarra eta MATEReko boluntarioa duela ia 2 urte. Itsasoaren,  artearen eta mundu jasangarria baten aldeko hezkuntzaren zale amorratua da. Ea zer kontatzen digun…

¡Kaixo Maite! ¿Ahal zara aurkeztu?

Nire izena Maite da, frantsesa naiz eta Parisko institutu batean klaseak ematen ditut. Niretzako funtsezkoena aske eta poetikoki bizitzea da.

¿Noiz eta nola ezagutu zenuen MATER?

Duela urte batzuk, MATERek antolatutako itsas hondakinen arrantzan parte hartu nuen eta proiektua ikaragarri gustatu zitzaidan, ekomuseoa izateagatik baita ingurumenaren zaintza hezkuntza eta zientziaren bitartez sustatzeagatik. Proiektu konprometitu, sortzaile eta alaietan parte hartzea gustatzen zait, batez ere sozialki konplexua den garai honetan. Uneren batean pentsatu nuen parte hartzeko zientzien zabalkundea defendatu behar zela, bai eta bere ingurunearekiko giza ekintza hobetzeko proiektu oro ere, kontzientzia eta lankidetza sustatuz.

Herritar zientziaren bidez gizartearen ekintzailetza sustatu behar zela pentsatzen nuen une batean ezagutu nuen MATER eta kontzientziazioa eta gizakon arteko kolaborazioa bultzatzen duen proiektua izanik honekin bat egin nuen. 

Gainera, beharrezkoa iruditzen zait kontsumo turistikotik soiletik ihes egin eta gure inguruko altxorrak baloratzen eta zaintzen hastea.

¿Noiztik zara MATEReko boluntarioa eta zerk animatzen zaitu izatera?

Materren webgunearen bidez informatu nintzen eta uste dut bigarren itsas arrantzarako, hemen bizi ez harren, boluntarioa izatea proposatu nuela. Nire oporretako burbuiletako bat izango litzateke, Errenterian nire izeba maitea bisitatzera askotan etortzen naizelako.

Une berean,  Iparraldean urpeko arkeologia eta flora eta faunaren azterketaren bitartez herritar zientzia hedatzeko beste GKE batean parte hartzen hasi nintzen. Ingurumenaren inguruan ikasteko proiektu osagarriak iruditu zitzaizkidan baita herrien arteko mugak eraisteko ere. Euskaraz hitz egiten ez badut ere, elebiduna naiz eta zubiak eraikitzeko modu egokia iruditzen zait. 

Euskal kostaldea hobeto ezagutzeak nire jatorrietan errotzen laguntzen dit, inguruko mundu hurbil eta zoragarrian bidaiatzen jarraitzen dudan bitartean. Euskadik altxor harrigarriak ditugu eta enaiz hauek ezagutzean inoiz asetzen.

Nire bide poetikoan, baleen mundura hurbildu nahi nuen. Euskaldunok baleak ehizatu genituen, eta haiengatik errebantxa hartu nahi dut, haien bizi-ingurunea zaiduz.

Baleak gure itsas birika dira!

¿Zer ematen dizu MATEReko boluntarioa izateak?

Itsas hegaztiz, arrainez, zetazeos… osatutako ekosistema liluragarri hau ezagutu eta babesteko aukera ematen dit MATERen boluntario izateak, baita itsasoan, arrantza kulturan ta euskal kostaldeko historiari murgiltzeko aukera ere.

MATEReko tripulazio adeitsuaren harrera beroari esker da hau posible, betiere, parte-hartzaile, bidaiari, laguntzaile eta boluntario bakoitza eroso sentiarazten dutelako.

Niretzat funtsezkoa da, autismoa dut eta oso zaila egin dakidake talde batean egotea eta modu koordinatuan jardun ahal izatea. Behar espezifikoak ditut, eta orain arte MATEReko taldeak nire parte hartzea ahalbidetu du.

¿Zein ekarpen egiten duzu boluntario gisa?

Era askotara parte hartu ahal izan dut: jendea artatu, pintxoak prestatu, Zero Zabor Uretan kanpainan jardueretan parte hartu edo itsas hondakin bilketetan lagundu, esaterako. Hori guztia itsasotik hurbil dauden portuak ezagutzen eta bidaiatzen. Itsasontzia mantentzen ere lagundu ahal izan dut, uretatik kanpo dagoen momentu ikusgarrian baita Iparrean antolatzen dituzten ekintzetarako frantsesezko dokumentuak itzultzen ere.

¿Gogoratzen duzu anekdota batenbat ontzian?

Tripulazioarekin eta gainerako boluntarioekin jaia egitea euskal giroan eta giro eleanitzean!

Ilargiak argiztatutako itsas zinemako lehiaketa bat irabazi duten filmak ontziko kubiertan ikustea.

Bidaia bat aprobetxatu itsaso zabalean bainu bat hartzeko! A ze inpresioa!

Bada, MATERen beti dira sorpresak!

Jende gehiago animatuko zenuke MATEReko boluntario-taldean sartzera? Zergatik?

Noski, lehenik eta behin, bizi garen ingurune anitz eta hauskorraren zaintzan jarduteko, eta gure gizarteak bizi duen kontsumismoarekin amaitzeko, gure planeta akabatzen ari baita. Halaber, tokiko historiari eusteko, talde alai eta maitekor batekin lankidetzan haritzeko leku aproposa delako, non itsas munduaz eta ingurumenaz ikasi eta ezagutza propioak emateko espazioa delako. Elkarren artean partekatuz hobeak bihurtzen gara.

Gizarteari mezuren bat bidali nahi diozu? hauxe da zure unea….

Mugitzeko garaia dela. Bizigarria izaten jarraitu behar duen planeta honen alde ekin behar dugu, aldaketen beldurra ematen diguten harren. Niretzako honetarako oinarrizkoak dira maitasuna eta kolaborazioa. 

Utopia funtsezkoa da, daramagun bidearen helmuga da eta.

Gizarte dominatzaileek sortu dugun mundua ikusirik, gizarte arduratsuagoak sortzeko sare sentibera bat osatuko duten heterotopiak behar ditugu.

Nork ez du amestu inoiz bere historiako heroia izaterekin?

Eta zu, animatzen zara MATERen boluntario izan eta ingurumena komunitatean zaintzera?