Plastifisharen Kostera 2019-2020 proiektuaren lehen edizioa amaitu da, bi urtez Gipuzkoako arro nagusietan zehar ibili ondoren, ozeanoen plastifikazioari bere iturritik esku hartuz, ibaian gora. Epe horretan lortutako emaitzak joan den ostegunean, maiatzaren 20an, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egindako itxiera ekitaldian jakinarazi ziren.
José Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, EOCA Elkartearekin eta Ternua Group enpresarekin batera proiektuaren erakunde laguntzailea denak, adierazi duenez “Herritarren inplikazioaren arrakasta izan da, eta lankidetzaren adibide argia, helburu komun batekin: itsas zaborraren mehatxua nabarmentzea”.
Izan ere, ekimen honetan Gipuzkoako 6 arro nagusien inguruko 10 udalerritako 2023 pertsonek parte hartu dute, egindako 45 bilketen artean 1800 kg hondakin jaso dira, Bigarren Hezkuntzako 8 ikastetxeetako gazteek sortutako 112 proiektu garatu dira, herritarren 4 tokiko ekopatruila sortu dira prestakuntza tailerren ondorioz eta 6 sentsibilizazio tailer ere egin dira Pasaiako badiako 10 itsas eragileekin.
Esperimentu ekosozial pilotu honek gizarteko hainbat kolektibo inplikatu nahi izan ditu haman-komunean duten arazo bati aurre egin eta soluzio bat bilatzeko, hala nola Lurreko ingurumen krisia, itsas hondakin/plastifish moduan irudikatuaKolektibo ezberdinek hainbat motatako jarduerak egin dituzte.
Lehen Hezkuntzako 12 ikastetxeetako 842 neska-mutiletatik hasita, eskularruak eta zakuak eskuan zituztela, ikastetxetik gertu dauden zonaldeetan zaborrak bildu zituzten, hala nola hondartzetan, ibaietan eta parkeetan. Bildutako hondakinak eta haien irudimena erabiliz, Ternuaren eskutik antolatu genuen Plastifish lehiaketan, ozeanoetako plastikoen inbasioa euren erara irudikatu zuten. Naia Aramberri, Orereta ikastolako ikasleak irabazi zuen bere irudikapenarekin hainbat kolore eta tamainatako plastiko zatiz egindako mapamundi batekin, zeina mundu osoko kamisetetan ikusi ahal izango dena, Ternuak bere 2022ko udaberriko bilduman sartuko baitu. Gainera, ikastetxe horiek, haurren prestakuntza prozesuan ingurumen-hezkuntzak duen garrantzia baloratuz, urtero hondakin bilketak errepikatzeko konpromisoa hartu dute, jarduera horiek urteko programan sartuz eta, horrela, TOKIKO NATUR ZAINDARI ESKOLA bihurtuz.
Bestalde, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako 552 nerabeek urrats bat gehiago eman dute, eta beren herrietan mehatxu horri aurre egiteko murrizketa, berrerabilpena eta sentsibilizazioa bultzatzen duten proiektuak gauzatu dituzte. Hori dena ikastetxe horiek, ITSAS HONDAKINEN ERRONKA “Gazteak Aldaketaren Protagonistak” unitate didaktikoa garatuz. (ikus ekofish.mater.eus).
Gainera, heldu ekoaktibistekin ere lan egin dugu, ingurumenaren aldetik sentikorrak diren pertsona haiekin, herritarrek bultzatutako ingurumen-hezkuntzako proposamenen bidez komunitate jasangarriago bat lortu daitekeela sinisten dutenekin. Oiartzun, Pasaia, Errenteria eta Donostiako 8 pertsonak gogotsu eta motibazio handiarekin hartu zuten parte tailer teoriko eta praktikoetan. Tailer horiek barne eta talde prozesu bat sortu nahi izan zuten, ahalduntzeko eta pertsona horiek beren komunitatean ingurumen sentsibilizazioko formula berriak praktikara eraman zitzaten. Horren emaitza izan zen “#Zu2025 Eralda Zaitez” kanpaina, 2020ko Gabonetan garatutako kanpaina pilotua. Kanpaina horren helburua ohitura jasangarriagoak sustatzea izan zen, tokiko saltokietan mezu zirraragarriak jarriz, honako ideiarekin: “Zure kontsumoak mundua alda dezake”.
Azkenik, Plastifisharen Kosterak Pasaiako badiako itsas eragileen artean erakunde sare bat eratzen hasteko aukera eman digu; piragua klubak, urpekaritza klubak, klub nautikoak, arrantza sektorea, portu agintaritzak… Guztira 6 sentsibilizazio hitzaldi egin genituen, eta 10 erakundetako 50 pertsona baino gehiago bertaratu ziren parte hartzera. Horietan, esperientziak, iritziak eta hobekuntza proposamenak jaso ziren, eta, horiei esker, hasierako egoera jasotzen duen mapa bat marraztu ahal izan zen eta baita ibilbidearen-orria egiten ere . Lan nekeza hasi duguna, baina dudarik gabe liluragarria, aurrera egitea eta taldean lan egitea guztiok nahi dugunerantz, badia garbi bat!
Benetan hunkigarria izan zen lehen aldiz kolektibo guzti horiek elkartu ahal izatea, modu isolatuan lan egin baitugu denbora horretan. Baina orain ikusi ahal izan dute zerbait handiaren parte direla, eta beren bilketekin, proiektuekin, ideia eraldatzaileekin eta ekintza indibidual eta kolektibo guzti horiekin, marea handi baten ur tainta bat izan direla. Testigantza inspiratzailez, errekonozimenduz, irribarrez eta emozioz beteriko ekitaldia. Horiek guztiek apatiari aurre egin diote eta erakutsi digute indarrak batuz mundu hobea sortu dezakegula, eguneroko keinuekin, ekintza indibidual eta kolektiboekin, baina batez ere konpromisoarekin eta ausardiarekin. MATER taldearentzat harro egoteko modukoa izan da pertsona horietako bakoitza ezagutzea, zeruertzean itsasargi bat baitira, Lurraren inspirazio bat. Lehen bela igo dugu, orain nabigatzen jarraitu behar dugu eta gure komunitatea, lagunak eta senideak kutsatu ontzira igo daitezen eta planetarako norabidea elkarrekin alda dezagun!
Sara Lizarza
Jarrai gaitzazu