Ikaragarria izan da aurtengo Pasaia Itsas Festibala! Maiatzaren 26tik 30era Pasaiak 135.000 bisitari baina gehiago jaso ditu itsas kultura eta ondarea balioan jartzeko borondatea duen jaialdiak. Atzerritik iritsitako ontzi handi eta ikusgarriak zein txiki eta miresgarriak gonbidatu dira, hauek bisitatzeko eta hauekin partekatu dugu gure etxea den Pasaiako portua. 

PIF22 DSC 8482

Jaialdiak iraun duen 4 egunetan zehar MATER Trintxerpen izan dugu eta 2000 lagunetik gora izan dira ontzia bisitatzen. Bisitariek ontzia bere osotasunean bisita libre eran gozatzeko aukera izan dute, baita ekitaldi honetarako espresuki sortutako Bitakora Kaiera eskuan hartu eta ontzian zehar kokatutako EKIN! probak eginez ere. Azken honen helburua bisitariak, MATERen alderdi ekoaktiboaren bitartez, ingurumenaren ezagutzan eta zaintzan kontzientziatzea zen, pertsonak Itsas Zaindari bihurtzeko asmoarekin. 

Larunbat arratsaldean, hilabeteetan zehar herriko eragile ezberdin ugarirekin (Adinkide elkartea, Karmengo Amako eskola, Goyeneche Fundazioa, Udaleko Berdintasun saila…) garatutako prozesu parte hartzailaren fruituak jaso genituen. Itsas Zaindari Martxa ospatu genuen,  birziklatutako materialekin egindako batukadaren erritmoan, Biodibertsitate Dama, Zabor Monstruoa eta herri osoa dantzan jarriz.