Kaixo MATERren lagunak! Gaur MATER komunitateari albiste zail bat ematera goaz. Ezagutzen duzue itsasoarekiko dugun grina, eta ez dugu ezer gustukoagorik zuei itsas kultura hurbiltzea baino, amarrak askatuz eta nabigatzera irtenez. Baina, tamalez, jakinarazi behar dizuegu irailaren amaierara arte portuan amarratuta egon beharko dugula. Izan ere, aurreikusi gabeko motorraren mantentze-lanei ekin behar diegu, eta gure aurrekontu txikia eta egun konplikatu hauek kontuan hartuta, ezin izango dugu konpondu iraila igaro baino lehen.

Baina museoak eta lurreko jarduerek aktibo jarraitzen dute. Horregatik, orain inoiz baino gehiago animatu nahi zaituztegu MATERera hurbiltzera. Bai itsasontzi-museora bisita gidatuak egiteko, arrantza-modalitatean edo modalitate ekoaktiboan. Baita, eskaintzen dugun edozein jardueratara apuntatzeko ere: arrantza-kultura barrutik ezagutzeko lonjara bisitak, antxoa-kontserben tailerrak edo Pasaiako itsasertzeko ibilaldiak. Gainera, udara garai honetan oso esperientzia berezi bat eskeintzen dizuegu. Itsasontzian gaua  igarotzeko aukera, arrantzaleek egiten zuten bezala.   

Beraz, une gogor honetan lagundu nahi bagaituzue, gure jarduera eta bisitetara apuntatu zaitezkete. Mila esker!

Agenda Abuztua A3 2021 bertan behera 3

Agenda Abuztua A3 2021 bertan behera 3