Uztaila hurbiltzen ari da, eta berarekin batera Zero Zabor Ureteanen zazpigarren edizioa: itsaso osasuntsu baten aldeko zeharkaldia, helburu handi zein beharrezko batekin: itsas kutsadurarekin amaitzea.

Zazpi urtez galdera bera egiten ari gara geure buruari: nola lortu norbaitek itsasoarekin duen harremana aldatzea? Ez sinadura bat emateko. Ez argitalpen bat partekatzeko. Benetan aldatzeko — ezagutu dezan, maita dezan eta berea sentitu dezan, hainbeste non bere zainketan ere inplikatuko den.
Zer gertatzen ari da itsasoan — eta zure gorputzean
Itsas hondakinen % 80 lehorretatik dator. Gure udalerrietan, kaleetan eta kontsumo-ohituretan du jatorria, eta uretan amaitzen dute eta tamalez, ez dira desagertzen. Ura edaten dugunean, arnastean, jaten dugunean… gure gorputza itsasoa balitz bezala, plastikoz ere betetzen da. Kalkuluen arabera, pertsona bakoitzak astero txartel baten baliokidea den mikroplastikoak irensten ditu.
Hau ez da ingurumen-arazo abstraktu bat. Hamarkadak handitzen doan osasun publikoko arazo bat da.

Arrainik arrantzatzen ez duen ontzi bat
MATER baxurazko arrantza-ontzi tradizional euskalduna da. Bodega du, kubierta du, hamarkadetan kostalde honetan lan egin zuten ontzien egitura eta usaina ditu. Baina aspaldi ez da bonito bila irten. Plastikoak arrantzatzera irtetzen da gaur egun.
Uztaileko hilabete osoan, MATERek Euskal Herriko zortzi portutan egingo du geldialdia — Bilbo, Portugale, Bermeo, Ondarroa, Mutriku, Getaria, Hondarribia eta Pasaia — jardueraren programa doako eta irekiarekin: edonork, edozein adinekoak, ulertu dezan zer gertatzen ari den itsasoan eta zer egin daitekeen arazo handi honi aurre egiteko.
Ontzia iritsi baino lehen, mezua kalean dago
Zero Zabor Uretan ez da hasten MATERek portuz portu atrakatzean. Hilabeteak lehenago hasten da, ikasgeletan.
Udaberri bakoitzean, MATERen taldeak sentsibilizazio-hitzaldiak eskaintzen ditu eskala-udalerrietako hezkuntza-zentroetan. Haurrak ez dira soilik hartzaile: plastikoa murrizteari eta itsasoaren zaintzari buruzko mezu propioak sortzen dituzte. Mezu horiek — marraztuta, margotuta, hamar urte dituenaren esperantza eta energiarekin idatzita — erakusketa ibiltari bat osatzen dute ZABOR eta BIO itsasoko erraldoiekin batera, astebetez. Azkenik, bertako denden erakusleihoetan jarrita, kontsumo jasangarriaren bidez arazo honi aurre egitea bilatzen da.
Horrela, MATERek portuan sartzean, herriak aspalditik darama itsasoaren zaintzaz hitz egiten.

BIO eta ZABOR: egia kontatzen diguten bi erraldoi
Kanpaina osoaren oinarrian bi pertsonaia ditugu, komunitatean itsasotik jasotako materialez zein eskuz jositako artilez eraikiak: ZABOR, Itsas Hondakinen Munstroa, plastikoz eta hondakinez egina; eta BIO, Bizitzaren Sarea, Pasaiako emakumeen taldeak kakorratzen, itsas alga zein animaliaz ehundua.
Biak gizarteak ikusezin bihurtzen ditu: ZABOR, ez dugulako ikusi nahi; BIO, erabili egiten dugulako soilik. Portu bakoitzeko kaleetan barrena martxan doazenean, zerbait aldatzen da haiek igarotzen ikusten dutenengan.
Zer egin dezakezu, ontzian zein portuan
Programa benetan zabala dugu, publiko guztientzat. MATERen, itsas hondakinak eta mikroplastikoak arrantzatu ditzakezu. Edo parte hartu aurreko edizioan “puntu beltz” gisa identifikatutako lekuetako itsas zabor-bilketetan. Itsasotik jasotako plastikoez arte-lanak sortzeko tailerrean ere parte hartu dezakezu. Donostiako Nazioarteko Urpeko Zinema Jaialdiaren (CIMASUB) eskutik ontziko kubiertan zinemaz gozatu ahal izango duzu. Baita Zero Zabor Uretan Topaketetan parte hartu, itsasoaren zein ingurumenaren zaintzaren inguruan esperientziak elkar trukatzeko tartean.
Lurrean, portuko Itsas Zaindari guneak sentsibilizazio-eremu bat eskaintzen du publiko guztientzat, jolasekin, dinamikekin eta erakusketarekin.
Dena doan. Dena parte-hartzailea. Dena uztailean portu-portu geratutako da.

Urrutiago joan nahi baduzu: boluntzariotza ontzian
Boluntarioen programak 25 lagun baino gehiago bilduko ditu, gutxienez portu batean zeharkaldiarekin bat eginez. Pertsona hauek ezinbestekoak dira kanpainarentzat, MATERen tripulazioa laguntzen dutesentsibilizazioan eta honelako ekimen batek dakartzan logistikan.

Datak, portuz portu
Bilbo, uztailak 2tik 4ra. Portugale, 4tik 7ra. Bermeo, 7tik 10era. Ondarroa, 10etik 13ra. Mutriku, 13tik 16ra. Getaria, 16tik 19ra. Hondarribia, 19tik 22ra. Pasaia, 22tik 24ra.
Portuz-portutako programa guztiak: zerozaboruretan.eus













Jarrai gaitzazu