Badirudi atzo izan zela Seabin Pasaia itsas hondakinen zabor ontzia eskuratu eta San Pedroko pantalanean instalatu genuela, 2020ko irailean izan zen arren. Bizkaiko Golko osoan tipologia honetako lehen gailua izan zen, eta ez genekien zenbat zabor harrapatuko genuen, baina argi genuen tresna ezin hobea izango zela itsas hondakinenarazoa ikusarazteko. Egun batzuetan Pasaiako badia garbi dagoela dirudien arren, Seabin Pasaiak mikroplastikoak, zigarrokinak, sokak, litxarreria-poltsak eta bestelako ohiko hondakinak biltzen jarraitzen du. Begi bistatik kanpo geratzen den hura ere ikustaratzen du.
Bi urte hauetan lortutako mugarriek beren kabuz hitz egiten dute:
- 254 egun funtzionatzen = 6096 ordu 3.657.600.000 litro ur iragazten
- 286,599 kg zabor flotagarri erretiratu ditu, batez beste 1,45 kg egunean.
- 181.196 item banan-banan jaso eta aztertu dira, eta horietatik 155.957 mikroplastikoak izanik (itemen % 86,07)
- 30 datu-bilketa zehatz, geure datu-base propioan, MITERDaren MARNOBA plataforma nazionalean eta Seabin Project-en nazioarteko datu-basean irauliak. Administrazioei eta ikerketa-zentroei bilketei buruzko datuak etengabe eman izanak Pasaiako badiako itsas hondakinen eta mikroplastikoen ezagutza areagotzen lagundu du.
Harrapaketa-poltsan gehien aurkitzen ditugun objektuen top 15ari dagokionez, zerrenda burutzen 150.000 mikroplastiko baino gehiago daude, nola ez, nonahi dauden plastikozko betiko zati txikitxo horiek; ondoren, 0,5 eta 50 cm arteko plastiko zati identifikaezinak daude, tabakoarekin lotutako hondakinek jarraituz. Benetan izugarri harritu gaituzte arduragabeki egunero lurrera botatzen diren tabako-pakete bilgarri eta zigarrokin amaigabeek. Azkenik azpimarratzekoa iruditzen zaigu topatu diren belarrietako zotzak, ziur aski bertako saneamendu sare kaxkarrarengatik; eta azukre monodosi paketeak, tabernetako terrazetatik erraztasun handiz hegan irteten direnak.
Proiektu hau babesten duten erakundeei eta boluntarioei esker, badiako itsas hondakinen etengabeko jarraipena egiten jarraitzen dugu, kutsadura hori ikusaraziz eta gizarteari arazo hau ezagutaraziz eta sentsibilizatuz.
Gaur egun, Seabina Pasaia San Pedroko praktikoen pantalanean aurkitu dezakezue, bere informazio-panelarekin batera, eta proiektu honetan lagundu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta inplikatu zaitez itsas hondakinen jarraipena egiteko boluntariotza programan.
Jarrai gaitzazu