Aurten ere Pasaiatik abiatuko gara Euskal Kostaldean nabigatzeko, ZERO ZABOR URETAN kanpainaren hirugarren edizioarekin. Kanpaina honen helburua itsas hondakinen arazoa ikusaraztea da, parte-hartzea sustatzen duten jardueren bidez, gizarte kontzientziatuagoa eta ingurumenarekin konprometituagoa sortzeko.

Kanpaina honen helburua itsas hondakinen arazoa ikusaraztea da, jardueren bidez parte-hartzea sustatuz, kontzientziatuagoa eta ingurumenarekin konprometituagoa dagoen gizartea sortzeko.

COVID-19tik eratorritako osasun-krisiaren esparruan, arazo hori areagotzen ari da, eta eragin larria du ekosistema naturaletan eta, ondorioz, pertsonen osasunean ere.

ZERO ZABOR URETAN kanpainak zaborrak sortzen diren puntu beltzak azaleratu nahi ditu, aurten hartutako ohitura berri horiei erreparatuz “Zaborrik hoberena sortzen ez dena” dela gogoraraziz.

Itsas hondakinen arazoak kezkatzen bazaitu, eta horri aurre egiteko konponbideen bilaketan era entretenigarri eta atseginean parte hartu nahi baduzu, hurbildu zaitez hurrengo portuetara. Zure zain gaude!

Porturatzeen egutegia:

  • Hondarribia, uztailaren 2etik 4ra
  • Getaria, uztailaren 5tik 7ra
  • Ondarroa, uztailaren 8tik 10ra
  • Bermeo, uztailaren 11etik 13ra
  • Portugalete, uztailaren 14tik 16era
  • Bilbo, uztailaren 17tik 19ra
  • Mutriku, uztailaren 20tik 22ra
  • Pasaia, uztailaren 23tik 25ra