Zarautzek hiritar zientziaren bidez itsasoa zaintzeko konpromisoa hartu du MATER Ontzi Museo Ekoaktiboaren eta Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren eskutik. 713 zarautarrek 83,4 kg itsas hondakin bildu dituzte, 8.500 elementu kutsagarri baino gehiago, horietatik ia 4.000 mikroplastikoak, itsas ingurunetik kenduz.
Ikaragarri pozten gaitu Agenda 2030 Zarautzeko udaletxeko ingurumen sailak eta Zarautzeko Eraztun Berde Urdinak, herriko hezkuntza zentroetako ikasleak eta herritarrak itsas hondakinen arazoaren inguruan sentsibilizatzeko inplikatzeko konpromezua hartu izana. Herritarren ingurumenarekiko ardura handitzeko 2022-2023ko udazken eta neguan, guztira, 19 laginketa ospatu dira Zarauzko hondartzan. Horietatik 7 itsas hondakin bilketa eta karakterizazioak izan dira eta beste 12, hondarretako mikroplastikoen analisiak.
Etxeko txikiengan eragitean sinisten dugu MATERen, hezkuntza ekintzarekin uztartzean eta honengatik adinaren araberako jarduerak programatu dira. Itsas hondakin bilketak 12 urte arteko neska-mutikoekin gauzatu dituzte eta mikroplastikoen laginketak DBHko eta lanbide heziketako gazteek. Horrez gain, inplikazioa herri osora hedatzeko urtarrilaren 22an, jardunaldi irekia eskaini zen eta bertan lurraldeko familiek bi ingurumen jardueretan parte hartu zuten. BIO eta ZABORenmartxarekin amaitu zen eguna, biztanleei itsasoak jasaten dituen arazoak eta biodibertsitatearen bertuteak helarazten dizkieten itsasoko erraldoien martxarekin.
Guztira 713 zarauztar hartu dute parte itsas hondakin bilketa eta analisietan. Zehazki, Zarautzeko hezkuntza zentroetako 681 ikasle eta 32 partikular, herriko bizilagunak, ingurumenarekin konprometituak. Parte-hartzaile kopuru handiari eta bildutako datuei esker, lehen aldiz ikertu ahal izan da Zarauzko hondartzaren egoera itsas hondakinei dagokienez. Eta guretzako benetan aberasgarria da ikerketa hau herritar zientziaren bitez gauzatu izana, honela gizartea aktibatu eta ingurumenaren zaintzara batzen da eta.
Itsas hondakinak datuetan
Itsas-hondakinak biltzeko 7 jardunaldietan, kostaldeko 83,4 kg-ko hondakin bildu dira eta batez besteko bilketa 12 kg-koa izan da jarduera bakoitzean.
Identifikaezinak diren plastiko zatiak, 0 eta 50 cm bitarteko tamainakoak, izan dira, alde handiz, hondakinik ugarienak, %37,2arekin. Jarraian, 555 zigarrokin eta 541 litxarreri poltsa, bilgarri edota makilak bildu genituen. Azpimarratzekoa da hondakin higienikoen presentzia (toailatxoak, kotoiak, konpresak), eta herritarren ohitura kaltegarrien eta Iñurritzako EDARren balizko fokuaren inguruko kezka helarazi nahi dugu. Herritarrek egunerokotasunean dituzten kontsumo ohituren eragin zuzena dute hondartzan jasotako itsas hondakinekin.
Mikroplastikoak, arazo ikusezina
Gure itsaso maiteak jasaten duen arazo nagusietako bat, ordea, ia ikusezina da. Mikroplastikoak, 0 eta 5 mm bitarteko plastiko-zatiak, begiarentzat ia hautemanezinak dira eta munduko hondartza guztietan topa daitezke egun. Hauen inguruko informazioa eskuratu eta ingurune naturaletik jasotzeko, guztira, metro karratu bateko 297 partzela aztertu dira hondartzako altuera ezberdinetan. Mikroplastikoak aztertzeko herritar zientzia protokolo estandarizatuetan oinarritutako emaitzak ondorengoak dira: ia 4.000 mikroplastiko (zehazki 3.957) jaso dira, batez beste 13,32 mikroplastiko metro karratuko. Honek jardunaldietan parte-hartzaileek izandako inplikazioa eta arazoaren larritasuna erakusten du.
Pelletak, plastikoen industriaren lehengai diren dilista tamainako plastiko partikulak, mikroplastiko mota ugariena izan da. 2023ko martxoaren hasieratik laginketa egin zenetik, pellet kopurua handitu egin da. Igoera hori pelletekin kargatutako edukiontziak zeramatzan merkantzia-ontzi batek izan zezakeen istripu batekin lotuta dago, baliteke Ipar Atlantikoan zamaren zati bat galdu izana eta hondartzak mikroplastiko horiekin kutsatzen haritzea.
Ekimen honetan herritarrek Zarautzen egindako lanarekin, itsasotik hondakin kutsatzaileak berreskuratzea ez ezik, hondakinen prebentzioak gure eguneroko ohituretan duen garrantziaz kontzientziatzeko balio izan du, oparotasuna eta ongizatea bermatuko digun itsas ekosistema osasuntsu bat lortzeko.
Jarrai gaitzazu