Landako Emakumearen Nazioarteko egun honetan, MATERek “Excelencia a la Innovación para Mujeres Rurales” saria jaso duela kontatzen dizuegu. “Itsas eta arrantza munduko ondarearen dibulgazioan eginiko lan apartagatik” jaso dugu sari hau, bertako kultura eta ondarearekin berriz konektatzeko aukera ematen duten esperientziak eskaini eta, aldi berean, pertsona eta komunitateen jokabideak naturarekin ardura diren bizitza estiloetara bultzatzeagatik. Sari hauek, landako emakumeek jarduera ekonomikoaren dibertsifikazioan  egindako lanari eta beraiek beren lurraldean izandako ekintzailetasunari ikusgarritasuna ematea  dute helburu.

Ohore bat da sari hau jaso izana, eta ez orain arte egindako lana balioan jarri eta guretzak oso garrantzitsua den berrikuntza azpimarratzen duelako soilik, baizik eta emakumeok egiten dugun lana erdigunean jartzen duelako, gure kasuan, ingurugiroarekin arduratsuagoak diren helburuak sortuz, beti ere justizia soziala eta solidariatea ardatz hartuta.

Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiegu, lehenik eta behin, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari, errekonozimenduagatik; laguntzen gaituzten entitate eta administrazioa publiko zein pribatuei; eta,  batez ere, aurretik dugun bide luze honetan bidelagun zaituztegun pertsona guztiei, MATER komunitatea osatzen duten pertsonei: bisitariei, bolondresei, kolaboratzaileei… Zuei esker indartsuago sentitzen gara gure helburuengatik borrokatzeko, bideaz gozatuz eta, beti bezala, besoak altxatuz momentu ederrak ospatzen jarraitzeko. Eskerrik asko!