Ozeanoak gure planetaren gainazalaren %70a baina gehiago estaltzen dute eta ezinbestekoa dira Lurrean bizitza izateko. Arnasten dugun oxigenoaren zati handi bat ematen digute, biodibertsitatearen etxea dira eta klima erregulatzen laguntzen digu. Ahal ere, gure egunerokotasunak. higieneko produktuan barne, ekosistema bizi hauetan eragin zuzena dute.
Norberaren higienerako eta edertasunerako produktuak, xanpuak, kremak eta desodoranteak, erabilera bakarreko plastikozko ontzietan etortzen dira askotan, eta gure ozeanoetan amaitzen dute. Plastiko hauek ehunka urte behar izan ditzakete deskonposatzeko, itsasoko bizitzan eta uraren kalitatean betirako kalteak eragiten dituzten kimiko eta mikroplastikoak askatuz. Gainera, produktu horietako askok plastikozko mikroperlak ezkutatzen dituzte, gure konketetatik ixuriak eta gure, zein ekosistemen osasunerako benetan kaltegarriak dire koktel kimikoak dira.
Hortaz, zer egin dezakegu itsasoengan gure eragina gutxitzeko? Hona hemen gutako bakoitzak aurrera eraman ditzakeen ekintza batzuk:
-
Produktu solidoak, bilgarri biodegradagarrikoak eta berrerabilgarriak aukeratu
Enpresa batzuk higiene-produktuekin berritzen ari dira, formatu solidoetara itzuliz, paperezko zein bioplastikozko ontzian erabiliz, plastikoarekiko mendekotasuna eta horrek ingurumenean duen eragina murrizteko. Gaur egun, etxeko higiene-produktuak eta kosmetikoak ontziratu gabe eros ditzakezu, ontzi iraunkorrak erabiliz. Ontziak dira itsasoetako plastikoek eragindako kutsaduraren eragile handienetako bat.
-
Produktu ekologiko, natural eta mikroplastiko gabekoak erabili
Osagai naturaletan oinarritutako ziurtagiri ekologikoak dituzten produktuak aukeratzeak murriztu dezake uraren kutsadura kimikoa. Hain zuzen ere, produktu horiek ingurumen-inpaktua murrizteko diseinatuta daude eta horregatik aukera ezin hobea dira gure ozeanoak zaintzeko. Erne egon dentrifikoetan, esfoliatzaileetan eta detergenteetan aurki ditzakegun “mikroperlak” deritzenei, mikroplastikoak alegia, hauek kutsatzeko ahalmen izugarria baitute. Gure eskuetan dago hauei uko egin eta produktu ez kaltegarriak erabiltzea.
Hona hemen erosketak egiterako orduan bilatu beharreko ziurtagiri ekologiko batzuk:
Horretaz aparte, eman ezazu aurrerapauso bat, eta ez erabili plastikozko zuntzez eginak dauden makillajea kentzeko toailatxoak eta diskoak. Horien ordez erabili ditzazu berrerabili daitekeen aukerak edo zuntz naturalez eginak daudenak. Era berean, hilerokorako alternatiba ekologikoak ere badaude, hala nola, hilekorako kopak edo kuleroak.
Aurrera jarraitu aurretik, galdetu diezaiozu zure buruari gure osasunean izan ditzakeen eraginei buruz. Giza osasunean. Zuzenean eragiten digute?
3. Giza osasuneko inpaktuak
Ontzietan edo higiene-produktuen osagaietan dauden gehigarri kimikoek zuzeneko eragina dute giza osasunean, disruptore endokrinoak baitira. Disruptore endokrinoak (DE) sistema endokrinoarekin interferentziak eragin ditzaketen substantzia kimikoak dira, eta kalte egiten diete izaki bizidunen osasunari eta biodibertsitateari. Konposatu horiek hormonak imitatu edo blokea ditzakete, eta hormona-prozesuak aldatu. Ondorioz, hainbat espezieen ugalketa eta garapen prozesuetan ondorio kaltegarriak eragiten dituzte.
Higiene-produktuen arloan, DEak plastikoetan, kontserbagarrietan, lurrinetan eta bestelako gehigarrietan egoten dira maiz. DEn presentzia ez die kontsumitzaileei bakarrik eragiten, baizik eta biodibertsitatean ere behin hauek ingurumenarekin kontaktuan jartzen direnean, bai hondakin-uren bidez, bai hondakin solidoen bidez.
Bestalde, mikroplastikoak, 5 mm-tik beherako plastikozko partikula gisa definitu direnak, gero eta kezka larriagoa sorrarazten ari dute gizartean ingurumenean irauteko eta elikadura katean metatzeko ahalmena dela eta. Partikula horiek plastiko handiagoak degradatzearen ondorio izan daitezke, edo esfoliatzaile eta kosmetiko gisa erabiltzen diren produktuetara nahita gehitzearen ondorio. Basa-faunak mikroplastikoak irenstearen ondorioz, buxadura fisikoa, toxikotasuna eta substantzia kimiko kaltegarrien transferentzia eman daitezke.
Kezka hauen erantzuna eman nahian, Europar Batasunak lege-neurri garrantzitsuak hartu ditu. Duela gutxi, kosmetikoetan nahita gehitutako mikroplastikoak erabiltzea debekatu da. Erabaki horrek EBk ingurumena babestearekin eta osasun publikoarekin duen konpromisoa islatzen du. Debeku hori aurrerapauso bat da mikroplastikoen bidezko kutsadura murrizteko eta alternatiba seguruagoak eta jasangarriagoak sustatzeko.
Jarrai dezagun inpaktu horiek murrizteko gomendioekin…
-
Enpresa arduratsuen alde egon
Bere inpaktua murriztea eta irtenbide jasangarrietan inbertitzen duten enpresak bilatu eta haien alde egon industrian aldaketa positiboa sustatzeko modu bat da. Erantzukizunaren esparruan, ezinbestekoa izango da enpresaren lan-baldintzetan eta etikan erreparatzea, ekonomia jasangarria bultzatzen dutenak babestuz. Gogoan izan Km0 dendak, haien helburu tokiko edo hurbileko saltokiei laguntzea helburu izanik. Anima zaitez zure herriko dendetan bilatzea aukera hauek!
-
Hezkuntza eta kontzientziazioa
Gure kontsumo-ohiturek ozeanoetan duten eraginari buruz informatzeak eta zabaltzeak beste batzuk inspiratu ditzake neurriak hartzera eta aldaketa kolektiboan laguntzera. Argitalpen honen bidez, zure ohiturak aldatu ez ezik, aldaketa kolektiboa sortu nahi du. Eta hemen zu zara protagonista. Partekatu ikasitakoa, sentsibilizatu zure senitartekoak eta lagunak, eta saiatu zure inguruan ohitura jasangarriak zabaltzea. Seguru ingurumenak eta pertsona horiek eskertuko dizutela.
Neurri horiek hartzean, gure ozeanoen osasuna eta itsas bizitza babesteaz gain, etorkizun jasangarriagoa bermatzen dugu hurrengo belaunaldientzat. Ekintza bakoitzak garrantzia du, eta elkarrekin, alde handia egin dezakegu gure ozeano preziatuak zaintzeko.
Ez galdu gure berririk
Ingurumenarekin errespetuz bizitzen ikasten jarraitu nahi baduzu eta zure egunerokotasunean ekintzara pasa, batugure komunitatera eta izan Itsas Zaindari.
[mc4wp_form id=7297]
Jarrai gaitzazu