Itsasoa ezin da lehorretik ezagutu. Bere uretan murgildu beharra dago, korronteekin batera eramaten utzi, eta bere isiltasun eta ekaitzekin bizi. MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan, ondo dakigu hau. Bere uretan nabigatu, honen benetako indarra sentitu eta bere sekretuak denkubritu dituztenen hitzak irakurtzea, portutik irten gabe ontziratzeko modu bikaina da.

Itsasoa lehen eskutik bizi izan duten marinelek, biologoek eta nabigatzaileek idatzitako liburuetara gonbidatzen zaituztegu. Haien hitzak ozeanoaren ulermen sakonago baterantz gidatzen gaituzten iparrorratzak dira, eta itsasoari begiratzen diogunean, bizi garen munduari ere begiratzen diogula agerian uzten digute.

📖 Moverse con el agua — Hannah Stowe

Itsas biologo eta nabigatzailea den Stowek memoriak, zientzia eta poesia uztartzen ditu itsasoari egindako benetako omenaldia den liburu honetan. Sei itsas izakien bidez —albatrosetik hasi eta bale konkordunera—, Atlantikotik, Mediterraneotik eta Ipar Itsasotik zehar gidatzen gaitu, ozeanoen handitasuna eta hauskortasuna adieraziz. Bere idazkera kuttuna eta zabala da, inguratzen eta eraldatzen gaituen olatu baten antzera. Irakurketa argia itsasoaren inguruko ezagutza eskuratu eta berataz maitemintzeko.

📖 Irse — David Ruiz

Bidaia-istorio honetan, David Ruizek Thor belaontzian berarekin nabigatzera gonbidatzen gaitu. Abenturaz, ziurgabetasunez eta barne-aurkikuntzez betetako mundu bira kontatzen digu. Itsaso bareak eta ekaitz bortitzak, ustekabeko topaketak eta bakardade uneek, itsasoak nola eraldatzen gaituen erakusten digu Ruizek. Bere idazkera zintzoa eta erraietatik ateria da, gogoraraziz nabigazioa norbera ezagutzeko, barne-amarreak libratzeko eta ezezagunari irekitzeko modu bat ere badela. Liburu bat ortzi-muga berriak bilatzeko, bai barruan bai kanpoan.

📖 Tara Tari — Capucine Trochet

Capucine Trochetek hiri-bizitza atzean utzi zuen Tara Tari belaontzian bidaia bati ekiteko, Bangladeshen jute-zuntzez eraikitako belaontzi txiki batean. Bere bidaia abentura nautiko bat baino askoz gehiago da: printzipioen adierazpen bat da, sinpletasunaren, naturarekiko loturaren eta bizi-koherentziaren bilaketa bat. Liburu honetan, Trochetek itsasoak gutxiagorekin bizitzen, haizearekin mugitzen eta planetaren erritmo sakona entzuten nola irakatsi zion kontatzen du. Tara Tari lekukotasun inspiratzailea da, nabigatzea erresistentzia-, zaintza- eta itxaropen-modu bat ere izan daitekeela azaltzen duena. Irakurketak gogorarazten digu munduan bizitzeko beste modu bat — motelagoa, kontzienteagoa, gizatiarragoa — posible dela.

Zaintzeko irakurtzen

Zeharkaldi literario hauetako bakoitzak gogorarazten digu itsasoa ez dela soilik abenturazko eszenatoki bat, planetako bizitza arnasten, sentitzen eta eusten duen izaki bizidun bat baizik. Ibilbidea egin dutenei irakurtzean, entzuten, errespetatzen eta zaintzarekin konprometitzen ikasten dugu. MATERetik istorio hauetan murgiltzera animatzen zaitugu, jakin-minez, harriduraz eta funtsezkoenarekin lotzen gaituena babesteko. Izan ere, itsasoa zaintzean, gure bizitza zaintzen ari gara. .