Azkenaldian erosketetan, geroz eta ohikoagoa da produktuen jasangarritasunari garrantzia ematea. Arrandegira, merkatura, zein supermerkatura goazenean erosten ditugun itsas produktuak era jasangarrian arrantzatu al dira?
MATER Euskal Herrian arrantzarako zurez eraiki zen azken ontzia da eta hamarkada bat baino gehiago antxoak, berdelak, sardinak eta hegaluzeak arrantzatzen jardun zuen. Itsas ingurunea errespetatzen duten arrantza-teknikak erabiltzen al zituzten gure kostaldeko arrantzaleek? Egun, teknika berak erabiltzen ahal dituzte?
MATER saliendo a pescar desde el puerto de Getaria
ARRANTZA KANTAURI ITSASOAN
Kantauri itsasoko arrantza jasangarria, berebiziko garrantzia duen gaia da gaur egun. Espainiako iparraldeko kostaldea eta Frantziako hego-mendebaldea hartzen dituen kostaldeko eskualde honek itsas espezie aniztasun handia baitu eta bertako kulturan zein ekonomian zeregin erabakigarria betetzen baitu. Kantauri itsasoko arrantzak tradizio handia du, baina azken urteotan ikuspegi jasangarri batetik heltzeko beharra gero eta nabariagoa da.
OZEANOARENTZAT OSASUNTSUA AL DA?
Arrantza jasangarria funtsezkoa da ozeanoen osasuna zaintzeko; izan ere, arrain-populazioak maila osasungarrian mantentzea ahalbidetzen du, espezieen gehiegizko ustiapena saihestuz. Arrantza erregulatzean eta hain erasokorrak ez diren teknikak erabiltzean, itsasoko oreka ekologikoa babesten da, harrapariek eta harrapakinek ekosisteman duten eginkizuna betetzen jarraitzen dutela bermatuz. Gainera, ikuspegi horrek espezie kalteberen ustekabeko arrantza murrizten du, eta habitat sentikorrei egiten zaien kaltea minimizatzen du.
Arrantza mota horrek itsas ekosistemen erresilientzia indartzen du, klima-aldaketa bezalako erronken aurrean, egokitzeko gaitasuna bermatuz. Epe luzera, arrantza jasangarriak biodibertsitatea babesteaz gain, bermatu egiten du itsas baliabideak elikagai eta sostengu iturri izaten jarraitzea arrantza-komunitateentzat, ingurumenari eta etorkizuneko belaunaldiei mesede eginez.
ARRATZA TEKNIKAK
Munduan zehar milioika itsasontzik arrantzatzen dute urte osoan zehar eta ontzi, lurralde eta espezie bakoitzaren arabera teknika ezberdinak erabiltzen dituzte. Arrastre sareak, inguraketa sareak, nasak, tretzak, kainaberak, kazea… eta beste asko dira itsasoko biodibertsitatea ustiatzeko moduak. Baina Euskal Herrian, nola arrantzatzen da?
Euskal flotako baxurazko arrantzan jarduten duten atunontzietan, hiru dira darabilzten teknikak. Gutxien erabilia, kazea (sasian) dugu, non nabigazioan zehar beita artifizialak daramatzaten lerroak erabiltzen diren arrantzarako. Bigarrenik, beita bizia deritzogun arrantza teknika tradizionala dugu. Kasu honetan hegaluzea kainaberaz arrantzatzen da, ontziko estriborreko aldetik, bizirik dauden antxoak beita bezala erabiliz. Azkenik, inguraketa sarea dugu, zeinarekin ababorreko aldetik sare laukizuzen handien bitartez antxoa bezalako espezie pelagikoak arrantzatzen diren. Teknika hauen bitartez hortaz hurbileko eta sasoiko arrantza praktikatzen da, selektiboa eta beita biziaren kasuan, banakakoa. Guzti honengatik teknika jasangarriak direla esan dezakegu. MATERen, baxurako ontzi tradizionala zen heinean, beita bizia eta inguraketa sarea erabiltzen zituzten. Honen inguruan sakontasunean jakin nahi? Hurbildu MATERen Bisita Arrantzalea egitera.
MATER BI ontziko tripulazioa beita biziarekin hegalluzea arrantzan
KUOTAK
Euskal kostaldeko arrantza-kuotak urte batetik bestera alda daitezke arrain populazioen ebaluazio zientifikoen eta Europar Batasuneko estatu kideen arteko negoziazioen arabera. Kuota horiek arrain-stocken iraunkortasuna bermatzeko eta itsas baliabideen gehiegizko ustiapena saihesteko ezartzen dira. Kuota hauek arrantza-ontziei esleitzen zaizkie eta jarraipen eta kontrol sistemen bidez arautzen dira. Era honetara, itsasoaren neurrizko ustiapena bermatzen da, espezien jarraikortasuna bermatzeko.
NOLA JAKIN EROSITAKO PRODUKTUA JASANGARRIA DEN?
Produktu bat erosteko bete beharrezko ezinbesteko irizpideak hortaz hauek dira: Gertukoa izatea, teknika jasangarrien bitartez arrantzatua izatea (ahalik eta selektiboena), espeziaren arrapaketa sasoiak errespetatu izana. Hortaz, arrandegian zein supermerkatuan arrain freskoak erosterakoan produktu bakoitzaren etiketari so egin kontsumo arduratsua eta jasangarriaren aldeko apostua egiteko. Bertan erabilitako arrantza teknika, arrantza ontzia eta honen jatorrizko portua, arrantzatutako eremua, arrantza data… jasotzen dira. Hauek irakurtzen jakiteko adi hurrengo irudiari.
Etiketa lagungarria zaigun arren, bertan saltzaileengan konfiantza izan behar dugu, haiek dira eta inork baina hobeto gure itsasoko produktuak ezagutzen dituztenak. Garaiko arrantza eta bertakoa, Kantauri itsasoan arrantzatutakoa, saltzeko eskatuko diegu, eta suertatu dakigukeen edozein galdera egingo diegu, gure arrain freskoaren erosketan aukera jasangarriena aukeratzen laguntzeko.
ETA KONTSERBAK ZER?
Hegaluzea, antxoak, berdela, sardinak… Euskal kostaldean arrantzatutako espezie ia guztiekin egin ohi dira kontserbak, garaiz kanpo, hauek kontsumitu ahal izateko. Hauek erostean produktu freskoarekin kontuan hartutako irizpideak izan behar ditugu presente: flota, teknika, garaia, eremua… Honetarako ondorengo irudian jasotzen ditugu gakoak.
Irudian oliba olian ontziraturako euskal hegaluzea ikusten duzu. Bertan 4 dira markatutako puntuak: alde batetik MSC ziurtagiria, era jasangarrian arrantzatua izan delaren froga. Honekin batera, beita biziaz eta hortaz amuarekin arrantzatu dela adierazten duen zigilua dugu eta honen azpian “Dolphin safe” zigilua. Erabilitako teknika izurdeen biziraupenean eraginik ez duela adierazten duena. Azkenik, arrantzatutako espeziea, zonaldea eta FAO eremua adierazten zaigu, argi eta garbi gera dadin zein den produktua eta non arrantzatu den. FAO 27 eremuan arrantzatutako arraina bertakotzak hartuko da, Ipar Atlantikoa eta Kantauria hartzen duen zonaldea baita.
GEHIAGO IKASI NAHI?
MATERen ostegunetik igandera bitartean bisita gidatuak eskaintzen ditugu gure itsas kultura eta ingurumena balioan jartzeko. Bisita Arrantzalean ontziaren nondik-norako guztiak ezagutuko dituzu: erabiltzen dituzten arrantza teknikak, gidatu zein arraiak bilatzeko erabiltzen dituzten trikimailu eta sekretuak, arrantza gorde eta kontserbatzeko erabiltzen dituzten moduak, tripulazioaren bizipenak eta lo lekuak… eta askoz gehiago. Erosle jasangarriak izateko gainera sasoiko arrantza kontsumitzeko gakoak emango dizkizugu, espezien bizirautea eta ugalketa bermatzen dituzten garaien inguan informazioa emanez. Zentzu honetan, eskuragarri izango duzu eetxera eramateko arrantza garaien egutegia. Gainera, bisita amaitzeko bertako hegaluzea dastatzeko aukera izango duzu, pintxo tradizional eran. Hurbildu bisita egitera eta bizi euskal kostaldeko arrantza eta ezagutu honen ikuspegi jasangarria!
Jarrai gaitzazu