Abian dugu Pasaian, Errenterian eta Oiartzunen “#Zu2025 Alda zaitez” izeneko ingurumen-sentsibilizazioko kanpaina, eta horretan buru dira bere komunitatean ohitura jasangarriagoak bultzatzeko konpromisoa duten pertsonak.

Ekopatruilak prestakuntza-ikastaroaren zati praktikoa da, eta aurtengo edizioan Plastifisharen Kostera proiektuaren barruan garatu da, Oiartzun ibaiaren arroaren barruan gehien kontzientziatutako sektorearen ekarpen gisa, proiektu ekosozial berritzaile horrek maila desberdinetan eskaintzen duen esperientzian.

Bizi dugun une berezia dela eta, formula berrien aldeko apustua egin da kontzientziazio-mezua gure bizitzetan presente egon dadin, eta ez dezagun ahaztu egunero gure aletxoa ematea, ingurumen-krisi handiari aurre egiteko, hain zuzen ere, horrek eragin baitu 2020 honetan bizitzen ari garena.

#Zu2025 Alda zaitez kanpaina pilotua da. Herritarrei sentsibilizazio-mezuak eta -ideiak helarazi nahi dizkie tokiko saltokietan bertan kokatuak dauden euskarri fisikoen bidez (kartelak eta horma-irudiak); hartara, herritarrak planeta osasuntsu batean bizitzeko eguneroko ohiturek duten garrantziaz sentsibilizatzeko.

Transmititu nahi den ideia orokorra da kontsumoak mundu osasuntsuago bat sortzeko duen indarra, eta hemendik 2025era bitartean zure ohiturak aldatzen joateko gonbita egiten dizu, zuretzat eta planetarentzat ere osasungarriagoak izan daitezen. Herritarrak ahalduntzea da helburua, etorkizun desiragarriago baten protagonista izan gaitezkeen prozesu bati hasiera emanez.

Hori dela eta, hilabetez, “Zure kontsumoak zure osasunari eta Ama Lurrari eragiten die” lelopean, mezuak aldatuz joango dira, saltoki horiek erabiltzen dituzten herritarrek hainbat etapa esperimentatu ahal izan ditzaten:

→ Ingurumen-arazoa eta pertsonoi nola eragiten digun ezagutzea.

→ Eguneroko ohiturek eragin globalean duten garrantziaz hausnartzea.

→ Banakako eta taldeko aukerak ezagutzea, planeta osasuntsuago bat eraikitzen laguntzeko.

Pertsona bakoitzak, keinu bakoitzak, egunero, AXOLA DU. Otsoaren belarriak ikusi ditugu, etorkizun desberdina nahi badugu, ORAINTXETIK egin beharko dugu zerbait.