Olaia García aurkeztu nahi dizuegu, bi urte baino gehiagoz MATEReko museoko arduraduna. Andoaindarra zientzialaria eta ingurumen hezitzailea da, baita museoan egiten ditugun jardueren funtsa ere. Ingurumena eta biodibertsitatea zaintzeko duen konpromisoa ontzian sustatzen dituen jardueretako bakoitzean argi eta garbi nabari da. Baina hobe dugu berari hitza ematea. Erreproduzitu bideoa edo irakurri elkarrizketa. 

Zerk eraman zintuen MATERen lan egitera?

Txikitatik sentitu dut naturarekin zorretan gaudela eta errespetua zor diogula, gaur egun dioguna baino askoz gehiago. Eta horregatik beti saiatu naiz nire ekintza bakoitza naturarekiko errespetu horrekin koherentziaz egiten.

Nolakoa da zure egunerokotasuna MATERen lanean?

MATERen egun bakoitza desberdina da. Eguna hemen bertan MATERen hasi dezakegu 90 ikaslerekin bisita ekoaktiboa eginez, edo hondartzan mikroplastikoak aztertzen, Jaizkibelen biodibertsitatea behatzean… edo ia edozein lekutan. Ia ezinezkoa zait MATERen egun bat deskribatzea.

Zeintzuk dira itsasoaren ikuspuntutik ingurumena irakasteko erronka bereziak?

Hasieran ez ditut erronka handirik antzematen itsasoari buruz hezteko, oso erakargarria den zerbait delako. Ezezaguna den zerbait da, giza espeziearen habitata ez dena eta horregatik da erakargarria MATER bisitatzera, tailerretan parte hartzera edo itsasoaren magiak erakarrita nabigatzera etortzen diren askorentzat.

Baina, aldi berean,  itsas hondakinei aurre egiteko edo klima larrialdiarekin amaitzeko eguneroko ohituren aldaketa bilatzen dugunean egoera korapilatu egiten da. Denak ez baitira itsasoarekin etengabeko loturan bizi.

Eguneroko bizitzak xurgatzen gaitu eta zaila egiten zaigu MATER bisitatuz ikasitakoa gogoratzea.

Gizartea kontziente al da planetak dituen erronkei buruz?

Uste dut gero eta kontzientziatuago gaudela, informazio gehiago daukagula, gehiago dakigula… Baina ez dugu ikusi nahi. Errazagoa zaigu beste aldera begiratzea eta pentsatzea epe labur-ertainera ez dugula arazo larririk jasango planetaren eta gure osasunarekin. Horrek zaildu egiten du kontzientzia.

Nola uste duzu txertatu dezakegula naturarekiko maitasuna gizartean?

Uste dut gizarteak natura maitatzeko modu bakarra bere parte garenaren kontzientzia sortzea dela. Guztiz deskonektatuta gaude bertatik, beste espezieetatik eta berriro konektatu behar dugu. Beste espezie batzuekiko pareko sentitu behar gara, osasuntsu eta era orekatuan bizitzeko ezinbestekoak zaizkigulako.

Nolako harremana dute umeek naturarekin?

Gaur egungo neska-mutilek, bizi garen gizartean hazita, benetan deskonektatuta ikusten dituzte. Ez dira naturan jaio ez hazi eta askok ez dute duten denbora libre gutxi hori bertan igarotzen. Hau bizi garen gizartearen isla da eta gure esku dago horri buelta ematea.

Ontziko bisitari guztiekin harremanetan egoteak zer ematen dizu zuri?

Mila gauza! Publiko mota ezberdinak ditugu: haurrak, helduak, barnealdeko adinekoen elkarteak… edo erlijio ezberdinetako pertsonak… eta pertsona bakoitzak mundua eta honek jasaten dituen arazoak ulertzeko ikuskera propioa du, eta guztietatik ikasten dut. 

Pasarte berezirik gogoratzen al duzu?

Asko dira MATERen pilatzen ditugun pasadizoak, esperientzia xelebre pila bizitzen ditugulako.  Bereziki gogoratzen dut Jaizkibelgo Itsaslabarretan zehar nabigazio bat, zeinetan Gipuzkoan bizi diren emakume migratzaileekin nabigatu genuen. Zentzu honetan, MATER, ingurumen-hezkuntzarako zentro bat izatetik harago, kezkak mahai gainean jarri eta lantzeko gune seguru bat da. Komunitate gisa planetari norabide berri bat emateko espazioa, pertsona guztiak batu behar garelako horretarako.

OraiEgun hartan nabigatzen ari ginela, Jaizkibeli buruzko azalpenetan, hainbat emakume palestinarrek euren egoeraz eta planetaz duten ikuspuntuaz jabetu gintuzten. Kezka eta aldarrikapenak nahasten ziren momentu hartan emakumeetako batek  ahotsa altxatu eta haiengan bereizgarria zen garrasi klasiko (irrintzi)  izugarri eta hunkigarri bat jaurti zuen airera.