MATERen 15 urte baino gehiago daramatzagu itsas kultura eta ingurumenarengatik sentitzen dugun grina zabaltzen. Urte guzti hauetan itsas ingurumen hezkuntzaren inguruan hamakiña sentsibilizazio kanpaina eta proiektu landu ditugu, bai gizabanakoei eta bai komunitateei ingurumena errespetatzen duten bizimoduaren aldeko ekintzak bultzatzera bideratuta. Gure helburu nagusia gizartean ingurumenarekiko errespetua, kontzientzia eta inplikazioa bultzatzea da.
Hondakinen prebentziorako eredu izan behar dugula argi daukagu eta gaur inoiz baino gehiago ezinbestekoa da helburu horrekin lanean jarraitzea. Hori dela eta, gure gure itsasontzian ingurumenarekiko errespetagarriagoak diren hobekuntza batzuk egitea erabaki dugu. MATERek adierazten duen itsas ondare biziak etengabe eguneratzea behartzen gaitu gure aztarna ekologikoa murrizten laguntzeko eta ingurumenaren jokaera onari dagokionez ekintzen adibide izaten jarraitzeko.
Urte hasiera lehenengo bi hilabeteetan, museoa itxita dagoenez, mantentze lan neketsua burutu genuen ontzitegian itsasontziaren egoera ona ziurtatzeko eta beharrezkoak diren konponketan edo saneamendu prozesuak burutzeko. Oraingoan, gure balioekin koherenteak izaten jarraitzeko, denboraldi hau aprobetxatu dugu ingurunearekiko errespetagarriagoak diren aldaketak aurrera bideratzeko MATER ekologizatzeko proiektu handinahiarekin.
Zeregin hori betetzeko asmoz, energia berriztagarrien ikaslea den Sandra Reboyok, Ihobe eta Novia Salcedo Fundazioek sustatutako “Gazte Emplegua Berreskuratzeko Plana” ekimenaren laguntzari esker itsasontziarentzako ekologizazio proiektu bat garatu dugu. Ekimen honek bultzatuta, Sandrak gure atunontzi instalazioetan ingurumenean errespetagarriagoak diren hobekuntzei buruzko ekintza plan bat landu zuen. Horretarako, lehenik eta behin, ingurumena hobetzeko egin daitezkeen ekintzen gaineko azerketa burutu zuen. Hobetu beharreko eremuak identifikatu ondoren, ingurumen arloetako ekintza alternatiba desberdinak aztertu zituen (neurri bakoitzaren bideragarritasuna, hornitzaile desberdinen identifikazioa, inplikazio tekniko eta ekonomikoak …).
MATERek islatzen duen itsas ondare bizia mantentzeaz gain, aldaketa berritzaileak ere egokitzea beharrezkoa dela kontsideratzen dugu gure aztarna ekologikoa ahalik eta txikien izan dadin eta ingurumenarekiko jarrera jasangarriei dagokionez eredu izaten jarrai dezagun.
Ondoren, itsas ingurunenan sortzen ditugun emisioak murrizteko eta gure jarduera ingurumenarekiko segurua eta errespetuzkoa izan dadin egin ditugun energia eraginkortasunaren inguruko hobekuntza batzuk azaltzen dizkizuegu.
Hondakinen murrizketa:
Gure ingurumenean sortzen ditugun hondakinak duten eragina murriztea da gure helburu nagusienetarikoa. Hondakinik onena sortzen ez dena da premisa kontuan izanik, gure kondar kopurua gutxitzeko ahaleginak egin behar ditugu ingurumenean sortzen dugun eragina gutxitu ahal izateko. Horretarako, MATERen erosketak egiteko plangintza zehatza daukagu, non ontzi edo bilgarri ugari dituzten produktuak erostea ekiditen dugun. Ildo beretik, bilgarri asko dauzkaten edo biodegradarriak ez diren produktuen ordez, lekuko produktu freskoen erosketa sustatzen dugu, hauek hondakin gutxiago sortzen bat dute.
Bestalde, aurrez ontziratutako otorduak jasotzeko aluminiozko papera eta plastikozko film estalkiak ekiditzen ditugu. Zentzu horretan, material horien ordez errespetagarriagoak diren alternatibekin ordezkatzea erabaki dugu, hala nola, metalezko edo beirazko ontziak erabiliz. Bestalde, hondakin ezberdinak bereizi eta kudeatzeko hainbat edukiontzi ezarri ditugu MATER ontzian.
Toxikorik gabeko produktuak:
Itsasontzia garbitzeko erabiltzen diren produktuek elementu kaltegarri ugari dituzte eta horiek azkenean itsasoan amaitzen dute. Produktu hauek itsasoko uraren oxigenoa agortzen dute eta espezie askoren biziraupena mehatxatzen dute. Fenomeno kutsatzaile honi eutrofizazioa esaten zaio. Itsas ingurumena zein elementuk kutsatzen duten izagutzea ezinbestekoa da itsasoko ekosisteman eta gizaki oron osasunean duen eragina saihesteko. Hori dela eta, MATERen ingurumenean sortzen dugun inpaktua murrizten saiatzen gara eta horretarakobaliabide naturalak kontserbatzen laguntzen duten toxikorik gabeko garbiketa produktu erabiltzen ditugu.
CO2 isurien murrizketa:
MATERren erregaia gasolioa da eta hortaz, nabigatzen dugun bakoitzean CO2 igorritzen dugu airera. Izan ere, CO2 negutegi efektua eragiten duen elementu nagusienetarikoa dela ezaguna da. Ingurumenaren alde lan egiten dugunez, ezin ginen geldirik egon eta horregatik, 2020an gure CO2 emisioak zuhaitzak landatuz konpentsatzen hastea erabaki genuen Lurgaia Fundazioaren laguntzari esker.
Gure itsasontziaren erregai kontsumoa gutxitzeko modurik errazena eta eraginkorrena abiadura murriztea da. Horregatik, MATER-en abiadura txikian nabigatzen saiatzen gara, motorraren errendimendua optimizatuz eta kalitate/kontsumo erlaziorik onena bilatuz. Horrekin, berotegi efektuko gasen isurketak murrizteaz gain, kutsadura akustikoa ere murriztea lortzen dugu.
Era berean, ontzia energia eolikoaren indarraz bultzatzeko altertanita ezberdinak aztertzen ari gara erregai kontsumoa nabarmenki murrizten lagunduko diguten belen instalazioen bidez.
Pintura:
Ingurumenarekin pintura gutxiago kutsatzen dutenak erabiltzea oso garrantzitsua da, izan ere, hauek itsasora erortzen badira sekulako eragina sortu dezakete. Hori dela eta, MATER itsasontzian erabilitako pintura geruza kentzea erabaki dugu ingurunearekin askoz ere errespetu handiagoa duten olioetan oinarritutako soluzioekin ordezkatuz.
Antifouling ekologikoa:
Antifouling pinturak Itsasontziaren azpikaldeko gainazalean aplikatzen dira itsasoko organismo ezberdinak bertan itsastea ekiditeko. Gaur egun, erabiltzen diren antifouling pintura gehienak kobrea bezalako metal astunak dituzte eta sustantzia toxiko horiek itsas ingurunea eta bertan bizi diren izaki bizidunak kaltetzen dituzte, hala nola arrainak, krustazeoak, moluskuak, intsektuak edo planktona.
MATER tripulazioak produktu horiek itsas ingurunean duten eraginaz ohartzen gara eta horregatik, tributil eztainurik (TBT) ez duten antifouling produktu iraunkorragoak erabiltzea aukeratu dugu, gure garraioa ingurunearekin lehiakorragoa, jasangarriagoa eta errespetuzkoa izan dadin.
MATEReko langileek arazoaren larritasunaz ohartzen gara eta horregatik ezinbestekoa da beste pertsona eta entitateekin elkarlanean jarraitzea gizartea ekologizazio prozeduran murgiltzeko. Bidea luzea dela badakigu, baina pausoz pauso, gure planetaren norabidea aldatzen lagunduko duten keinu txiki eta handien inguruan lanean jarraituko dugu. Gure aztarna ekologikoa murrizten laguntzeko keinu bakoitza garrantzitsua bait da.
Keinu guztiak garrantzastuak dira. Ontziratu zaitez aldaketara!
Jarrai gaitzazu