Uda mugitua daramagu arimak astintzen eta euskal kostaldeko txoko ezberdinak kontzientziatzen. Itsaso osasuntsu baten aldeko zeharkaldia amaituta, 2023 honetako ZERO ZABOR URETAN kanpainaren balantzea egin behar dugu.
Izan ere, izugarri atsegina egiten zaigu gero eta pertsona eta komunitate gehiagorekin elkarlanean aritzeak. Haiek gure etxea denaren, Ama Lurraren, zaintza aktiboaren protagonista bihurtuz. Kanpaina honi esker, Euskal Kostaldeko 8 udalerritara iristen gara eta bertako komunitateekin partekatu eta aberasten gara elkarlanean. Noski, honen aurretik 8 udalerrietako eragile ezberdinak inplikatzen eta partearazten lan izugarria eginen.
Itsas hondakinen arazoari dagokionez, ZERO ZABOR URETAN programak erakutsi digu azken hamarkadetako produkzio- eta kontsumo-moduak gure etorkizuna hondatzen ari direla. Egoera horrek aukera berri ugari irekitzen ditu edonor aldaketaren eredu izan dadin, bere gertuko komunitatea motibatuz eta egunerokoan hain garrantzitsuak diren ohitura berriak eskuratzen.
Uztailean zehar 2500 pertsona baina gehiagok hartu dute gure jardueretan, praktika onak partekatuz eta, batez ere, ilusioz, gure ondorengoen etorkizunerako itxaropena sortuz. Parte hartzeko handiena izan dute bisitek, urteroko legez, jarduera indartsua izanik. Bisitari guztiak harrituta geratu dira itsasoak ematen dizkigun onura guztiez jabetzerakoan ontziko popan, eta larritu, ordea, “Haurren Mezua” laburmetraia ikusterakoan, gure itsas-gela bihurtu den antzinako hozkailu zaharrean. Eskerrak etxeko txikienek arazoa konpontzeko argitasun-leiho hori ere eskaintzen digutela, betiere zentzudun jokatuz, helduok askotan galdetzen dugu hori, gure erosotasun partikuarrean eta konfort-eremuaren sarturik. Bisitaren ondoren, mundu guztia atera da ideia argiren batekin: bakoitzaren hondakinak nola murriztu eta ohitura aldaketa prozesuan nola egin aurrera helburu zehatzak jarriz, pausuak aurrera egiteko gogotsu.
Aurtengo kanpainan jardueraren bat nabarmentzekotan, ontziko bisitez gain, kontzientziaz beteriko itsaspeko zinema saio magikoak izan dira zalantzarik gabe, brankako kubiertan. Magia hutsa. Eskerrik asko, Cimasub, aurten ere bizipen hauek oparitzeagatik.
Gainera, sormen-tailerrak egin ditugu itsas hondakin arrantzetan eta portuko inguruetan jasotako hondakinak ikustarazteko eta berrerabiltzeko. Baita ITSAS ZAINDARI gunean dinamika partehartzaileak, eta, ZABOR eta BIOren martxetan egindako ibilaldi zoragarriak. Aurten, toki bakoitzeko entitateekin batera, oso ondo ibili dira herrietan gure erraldoiak. Izugarrizko martxak portu guztietan, zalantzarik gabe, bisitatutako portuetako udal, denda, ikastetxe eta gainerako gizarte- eta kultura-erakundeek maiatzean eta ekainean aldez aurretik parte hartu gabe lortu ezin izango genuen martxa. Guztira, 320 erakunde baino gehiagorekin egin dugu itsaso osasuntsu batzuen aldeko ibilbidea; 1.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, etorkizun berri batean parte hartu nahi izan dute, bakoitzak bere lana eta ahalegina eginez.
Talde-lana da beharrezkoa dena, eta horren erakusgarri dira, besteak beste, erakunde pribatu eta publikoak, gizarte zibil antolatua eta ahaztu gabe, komunikabideak. Azken hauek, itsas hondakinen murrizketa beharraren mezua milaka etxeetara iristea egin dute telebista, irrati, prentsa eta/edo sare sozialen bidez 42 agerraldi baino gehiagorekin.
¿Eta nola topatu dugu gure kostaldea? Ikaragarri gustatuko litzaiguke garbi esatea, baina tamalez hondakinez betea, batez ere, ikusezinak itsaso hondoan bukatzen dutenak edo mikro zein nanoplastiko bihurtzen direnak. Azken hauek edaten dugun uran, kate trokifoan gehituz gure elikagaietan edo arnasten dugun airean topa ditzakegu. Izan ere, ahaztu egiten zaigu itsasoa gure bizitzaren oinarri dela, osasuna, ongizatea eta oparotasuna oparitzen digula, BIOk bere burua defendatzeko dioen bezala. Ea BIOri marketin-plan on bat egiten diogun eta geure espeziearentzat etorkizun baten alde begiak irekitzen ditugun.
Hauek dira topatutako itsas hondakinen datuak, baita itsas hondakin bihurtzeko zorian jasotako hondakinenak ere.
Portuan bertan, ITSAS ZAINDARI gunean kokatutako kaiolan 39,2 kg hondakin jaso dira eta 3705 item aztertu, zenbatu eta herritar zientzia protokoloen bitartez partekatu dura. Herri guztietako lurretik jasotako hondakinen erdia baina gehiago zigarrokinak izan dira!
% 35a plastiko zatiak, litxarkeri eta janari bilgarriak eta poltsak izan dira.
Arrantzatuta hondakinei dagokienez, 0-2,5 cm bitarteko plastiko zatiak izan dira ugarienak, mikroplastiko bihurtzeko zorian. Gainera, ur gainazaleko ura iragaziz mikroplastiko 2 laginketak gauzatu dira. Lehena Bizkaian, Portugaleteko portutik irtenda eta bigarrrena Gipuzkoa, Mutrikuko uretan. Beste portuetan ezinezko izan da mikroplastikoen laginketa egitea, baldintza ozeano-meteorologiko desegokien ondorioz. Batez-besteko kontzentzarioa 0,1279 mikroplastiko/m2 izan da. Mikroplastikoen artean, plastiko biguneko zatiak izan dira zalantzarik gabe ugarienak, % 34,4 arekin, mikrozuntzak eta poliespanak jarraiki.
Datu hauek gure kostandearen egoera larria erakusten digute. Gure kostaldearen orografiak eta ezoanografiak gainera jakin dezakegu hondakinok gureak direla gehiengo handi batean, eta ez atzerriko herrialdeetatik iritsitakoa. Guzti honengatik itsaso osasuntsu baten alde borrokatzera bultzatzen gaitu.
Mila esker edizio honetan parte hartu duten pertsona zein erakunde guztiei, baita boluntario moduan aurrera jarraitzera bultzatzen gaituzten pertsona zoragarriei ere. Hau ez da hemen eteten, ekin diogu iada datorren edizioa prestatzeari eta zuek guztiekin kontatzen dugu. Bitartean gogoratu: Zaborrik hoberena, sortzen ez dena!
Jarrai gaitzazu