31 urte jada itsasoak zeharkatzen, gure itsasoa zaintzen, planetarako norabidea aldatzeko eskifaia handiago eta handiago bat sortzen…
Atzean geratu dira jada arrantza urte horiek, Getariako portuan sardinak, txitxarroak, berdelak, antxoak eta altxorra, udako itsasaldi luzeetan arratzatzutako hegaluzeaEtxegoien familiak sortu eta zaindu zintuen 12 urte baino gehiagoz. Familiako beste kide bat zinen. Garai hartan, Getarian, zure formagatik lausengatzen zintuzten, “A zer popa!” Izan ere, zurez egindako azken euskal atunontzi handia izan zinen, 33 metro luzerarekin, haritz eta elondo egurrez eraikia. Zure txopa biribila, zure irudiaren aldapa estilizatuaketa brankako haizemaile forma horiek ez dira inon ikusten. Molde errepikatuak dituen txapazko itsaso batek gure portuak betetzen ditu orain. Mendeetan zehar euskal komunitatea mapan jarri zuen itsas ondare horren lekuko bizia zara. Oraindik gogoan dut Ignacio Olaciregui, Hondarribiko erriberako arotz maisu bikainak, mailua eskuan kael eta kubierta joaz, Miguel Angel Alcorta itsas ikuskatzaile zenari, material honetan hasiberria zena, zure sendotasuna erakusten aldarrikatzen zuela “Gu hilko gara eta ontzi honek ur gainean jarraituko du!”.
Orain jakin badakigu horretarako, zurezko ontzi guztiak bezala, eguneroko etengabeko mantentze lanak agorrezinak direla. Zaindu egin behar zaitugu, zuk ere zaindu gaitzazun, eta horrek sekulako lan amaigabea eskatzen du, maitasuna ez ezik, esku adituak, ezagutza sakona eta “ezagutu zure ontzia” filosofiarekin eraikitzen den trebetasuna ere behar dituena. Argi dago zure antzinako familia arrantzaleakbeste lehentasun batzuk zituela arrantza negozioa portu onera iritsi ahal izateko. Eta horrela, Mater Bi eraiki ahal izan zuten, zure anai nagusia, txapazkoa, zu baino hainbat metro gehiago luzatuta eta oraindik Getarian arrantzan dabilena.
Zuk, ordea, norabidea goitik behera aldatu zenuen. Ez genizun utziko hondoratzen, beste hainbeste bezala. Desguazatzea, txatarra bihurtzea, desagertzea zure arrantza urteak amaitu izanagatik. Eta ezagutu genuen elkar, bat-batean zurekin maitemindu ginen, gauzak zerbaitengatik gertatzen direla ulertzen hasi ginen. Falta zitzaigun pieza bait zinen, bilatzen ari ginen lotura eta eraldaketa tresna hori. Joxe Mari, Paulo, Divina, Mari Carmen… zure antzinako familia arrantzale guztia ere asko poztu zen. “Nabigatzen jarrai dezake!” Eta orduan, borroka hasi zen, ez txapapotearen aurka, urte batzuk lehenago parte hartu zenuena, baizik eta Prestige-ko marea beltza baino handiagoa eta konplexuagoa den burokraziarena.
Hor ikasi genuen amets baten alde borrokatzeko ahalik eta gehien ahalegindu behar dugula, konstanteak izan behar garela eta ez dugula itxaropena galdu behar, gu txiki-txikiak izan arren, eta korrontearen kontra joan arren. Azkenean, urte askoren ostean, eder ikusten zaitugu, gure kolore anitzeko dama polit hori, bihurturik, gauzak alda ditzakegula la esperantza ematen diguzuna, patuak alda ditzakegula, baita gure etorkizun antropogenikoa ere. Eta guzti hori elkarrekin egin dezakegu, denak ontzi berean, bakoizatren keinu txiki baina baliotsuak batuz, gure planetari, gure etxe bakarrari, norabide berria eraikiz. Horregatik, zure 31. urtebetetze honetan, badirudi oparirik ederrena zuk eman diguzula, MATER, eta horregatik, orain eta beti … Zorionak eta eskerrik asko MATER! Urte askotarako!
Jarrai gaitzazu