Badira urte batzuk jarduera hau otsailean egiten dugula, eta hilabete honetan, baita urtarrilean ere, barne-orden pixka bat jartzen saiatzen gara: urtea antolatzen, ametsak eta desirak lurrera jaistea, eta gure ontzi maitea urte osoan zehar uretan iraun dezan lehorreratzen. 

Zintzoak izatearren gure intsignia de MATER ontziak etengabeko entretenimendua eskaintzen digu tripulazio osoari baina gure kapitainaren lan nekeza eta ahalegin handia nabarmendu nahi dugu.  Itsasontziaren mantentze orokorra eta nabigazioetarako prest jartzea da bere proiektu nagusia. Proiektuaren berezitasunak, honen ibilbide luzeak eta ontziaren egurrezko egiturak mantenimendu orokorraren beharra mahaiganeratzen dute. 

Zentzu honetan, mantenua egiteko lehortzeratzea urteroko erronka da, eta urte osorako prest egoteko planaren barruan hartzen dugu: txorreatu, hazkatu eta margotu. Gainera, 5 urtean behin helize-ardatza atera, eta datorren urtean zorterik izanez gero, arraspatu besterik ez dugu egiten. Eta zer da hazka egitea? Beti izaten dugu boluntario berriren bat jarduera honetan laguntzera etortzen zaiguna, eta honela azaltzen diogu: lehenengo egunean zirripedoekin akabatzen dugu (lanpernen familiako krustazeoak, batez ere gure kasuan itsas ezkurrak); bigarren egunean presiozko txorreo ematen diogu 2 metroko mahuka-lantzarekin, bi pertsonaren artean maneiatzen dena eta hirugarren egunean margotu. Egun honetan jabetzen gara ontziak 33 metroko luzeraz eta 7,4 metroko zabaleraz baita popara iristean 4 metroko sakonera duelaz ere. Obra bizi oso bat (normalean urpean doan itsasontziaren zati bat), ia ezinezkoa dirudiena gainazaletik imajinatzea.

Eskuak zikintzea eta lan fisikoa gustura hartzen dugun eskifaia gara, baina, zalantzarik gabe, itsasontziaren beraren boluntariotza-programak egiten du lan erraldoi hori, hura mantentzen eta nabigatzen laguntzeko. Kapitainari ez datorkio batere gaizki laguntza hori. Nahikoa du hondoko balbula guztiak desmuntatu, ikuskapena pasatu eta kalafateatzearekin. Izan ere, zorte handia dugu hain pertsona balioaniztuna dugulako kapitaintzat: arotza, makinista, informatikaria… Nola emango dio denbora hainbeste ontzirekin, hazkatu eta margotzeko?

Aurtengo helburua, ontziaren mantenimendu integralari dagokionez, bordetako egurra berritzea da: trankanilak aurkitzea (zati horretan estalkia hiltzen da eta borda hasten da) eta brankako friso osoa berritzea edo, Bermeon esaten duten erara “uso bularra”. Ia ezer ez!

Lan guzti honengatik eskerrak eman nahi dizkiegu aurten MATER Zamakona Astileroetara igotzen eta honen mantenimendu lanetan lagundu duten bolondres guztiei: Jodi, Maider, Carmen, Joseba eta  Javier. Mila esker zuen konpromezuarengatik!

Boluntariotza programa honetan parte hartzeko ez dezu zertan aditua izan behar. Nahikoa duzu MATER bezalako hondarea bizirik mantentzeko gogoa eta ilusioa izatearekin. Ongi etorriak dira laguntza guztiak! 

Mantentze-lanetako eta nabigazioko boluntariotza-programarako esteka

Izaskun Suberbiola, Zuzendaria eta marinela MATER