Kostaldean biodibertsitatea behatzea MATERen modu transbertsalean egiten dugun zerbait da. Gure ingurunea ezagutzeko beharrean sinesten dugu hau maitatzeko eta horrela babesteko neurriak hartzeko. Herritar zientziaren bitartez gure kostaldean bizi diren espezie desberdinak behatuz eta zenbatuz, naturaren kontserbazioa sustatzen dugu eta bidenabar, gure jardueretan parte hartzen duten biztanleak sentsibilizatzen ditugu.

Zer da hiritar zientzia?

Herritar zientzia arlo zientifikotik kanpoko pertsonek datu-bilketan laguntzen duten ekintzak garatzeko praktika da, ikerketa zientifikoak aurrerapausoak ematen laguntzeko eta jendea zientziarekin konektatzeko.

Herritar zientzia lantzeko modu asko daude eta MATERen honako modu hauetan egiten dugu: eremuko biodibertsitatea erregistratuz, itsas eta kostaldeko hondakinak karakterizatu eta kuantifikatuz, uraren kalitatearen analisia eginez… Eta jakina, informazioa tokiko, estatuko eta nazioarteko datu-baseetatik eta ikerketa-zentroetatik partekatuz.

Horretarako, MATERen gaur egun MITECOrekin (Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioa) lankidetzan aritzen gara, zeinekin gure nabigazioetan egiten ditugun zetazeoen behaketei buruzko datuak partekatzen ditugu (hurrengo zetazoak ikuskatzeko irteera MATERen azaroaren 19an da). Eta ilusio handiz esan dezakegu, pozik jakinarazten dizugu Observatorio Centinela garela Observadores del Mar proiektuaren baitan, zeinarekin itsas hegaztiak, alga inbaditzaileak eta medusen jarraipena egiten laguntzeko.

Zer topatu dugu uda honetan?

Uda garai zoragarria da gure ingurune naturalaz eta gure kostaldean bizi diren ehunka espeziez gozatzeko. Zorionez, MATERetik hainbat espezie ikuskatzen ditugu nabigazio askotan.

Marmokak

Marmokak protagonismoa hartu dute uda honetan, hain zuzen ere, Carabela Portugesak (Physalia physalis) agertzearen osteko hondartzen itxieraren ondorioz. Baina espezie hau ez ezik, beste batzuk ere topatu ditugu: Velella velella , Aequorea forskalea eta Rhizostoma luteum.

Itsas hegaztiak

Itsas hegaztien oso zaleak gara erebai eta Pasaian auzokide ditugun ohiko kaio eta ubarroi hankahoriez haratago, itsaso zabaleko bi espezie berezi ikusteko zortea izan dugu. Alde batetik, Kantauri itsasoan ohikoa da koskor liraina (Morus Bassanus), tamaina handikoa eta ohikoa Kantauri itsasoan bere migrazio-pasabide izateagatik. Eta Gabai Arrea Atlantikoak (Calonectris borealis) Espainiako Hegaztien Liburu Gorrian (2021) arriskuan dagoen espezie gisa erregistratua.

Zetazeoak

Eta azkenik irailean egin genuen azken Zetazeoak Ikuskatzeko bidaian behatu ahal izan genituen zetazeoak. Zorte handia izan genuen eta 4 espezie identifikatu genituen. Izurde arruntak (Delphinus Delphis) eta izurde mular (Tursiops truncatus) multzoak, gure nabigazioetan maiz topatzen ditugunak. Jarraian, Cuvierren balea mokoduna (Ziphius cavirostris), gure uretan 3 orduz murgiltzeko gaitasuna duen urpekari bikaina, behaketa benetan zaila egiten duena. Eta azkenik, Zere bat (Balaenoptera physalus), planetako bigarren animaliarik handiena, balea urdinarengatik soilik gainditua eta 27 metroko luzera har dezakeena.​

Zuk ere behatu dezakezu biodibertsitatea MATERen

Hilero biodibertsitatearen behaketara bideratutako hainbat jarduera antolatzen ditugu. Urrian, esaterako, 14an eta 21ean Jaizkibelgo itsaslabarrak ezagutzeko eta 13an itsasontzitik Ilunabarraz gozatzeko nabigazioak antolatu ditugu, prismatikoak eskuartean uneoro ditugula. Eta azaroaren 19an 8 orduz nabigatuko dugu, 2023ko zetazeoak ikusteko azken irteeran. Galdu ezin duzun plana! Eta hori gutxi balitz, urrian eta azaroan zehar Jaizkibel-Ulia Kostaldea Ikertzen dinamikaren baitan 5 senadi bisitatuko ditugu, behaketaz gain, hiritar zientziaren bitartez uraren kalitatea neurtu eta itsas hondakinak biltzeko. Orain da zure momentua, aukeratu gehien interesatzen zaizun jarduera eta bizi ezazu inoiz ahaztuko ez duzun hiritar zientzia esperientzia.