MATERen argi dugu itsasoa babesteko modurik onena haurtzarotik hari buruz ikastea dela. Ba al dago istorio zirraragarri eta abenturaz beteriko liburuen bitartez ikasteko baina modu hobeagorik? Irakurketaren bidez, itsaspeko mundu liluragarria deskubritu, bertako biztanle harrigarriak ezagutu eta ozeanoak zaintzearen garrantzia mahaingaineratzen da.

Liburuak ez dira irudimenerako ate bat soilik, ekintza arduratsuen bitartez etorkizun itsasopentsurantz iparrorratz baizik! Istorioak, kondairak, ipuinak, azken batean, jakintza eta irakaspenak transmititzeko formularik onena dira, beti izan dira, suaren inguruko istorioetatik hasi eta gaur egungo storytelling-etaraino.

Haurrentzako luburu sorta bat aurkezten dizuegu, zoragarriak iruditzen zaizkigunak ozeanoak zaindu eta naturarekiko maitasun txiki-txikitatik pizteko.

MATERek sortutako ipuin ilustratuarekin hasiko gara, ikastetxeetan 9 eta 12 urte bitarteko haurrek etxera ohitura jasangarri berriak eraman ditzaten laguntzeko asmoz. MATER protagonista duen pieza hau euskal itsas kultura ezagutzera eta itsasoaren eta haren biodibertsitatearen kontserbaziora gonbidatzen gaitu, hurbileko eta tokiko erreferentzialtasunetik abiatuta. Oraingoz euskaraz baino ez dugu eskuragai, baina laster gaztelaniaz izatea espero dugu.

“MATER Itsasontzia”  Pello Añorga eta Jokin Mitxelena (+ 8 ute)

Euskal itsas kultura ardatz hartuta, itsasontziaren historia deskribatzen duen aparteko lana da: Euskal Herrian eraikitako zurezko azken atunontzi handia. Azken kanpaina Prestige-ren txapapotea jasotzea izan zen, azkenean desegitetik salbatuz, itsasoaren zaintzaren sinbolo bihurtzeko. MATERen istorioa itsasontzi eta proiektu gisa, itsasoaren kontserbazioa ipuin ilustratu bihurtuta. Ez galdu etxera eramateko aukera!

“Ekaintzak ekarritako balea” Benji Davies (+2 urte)

Hondartzan lehorreratutako bale bat aurkitu eta hari laguntzea erabakitzen duen haur bati buruzko kontakizun hunkigarria. Liburuak gizakien eta itsas biodibertsitatearen arteko harremana nabarmentzen du, eta gure ekintzek ozeanoko animaliengan dute eraginaz ausnartaraziz..

Hau izan zen Benji Daviesen lehen liburu ilustratua eta liburuen Oscar saria irabazi zuen.

“Alguien se ha tragado a Lola” Roberto Vivero Rodríguez; Sarah Roberts (+3 urte)

Lola itsasoan dabilen plastikozko poltsa bat da. Animalia ugarik hau irensten saiatzen dira eta, azkenean, dortoka batek jaten du. Lola dortoka gaixoaren eztarrian trabatuta geratzen da eta hondartzara ikara handiz igerian hurbiltzen da, laguntza eske. Haurrentzako ipuin bat da, kutsadurak itsas espezieentzat duen arriskuari eta itsasoetara plastikoa botatzea saihesteko beharrari buruzkoa.

“Océano” Hélène Druvert (+6 urte)

Formatu handiko liburua honetan trokelatutako ilustrazio landuek ozeanoa deskubritzeko bidaia batean gidatuko zaituzte. Liburu interaktibo honek gure planetaren benetako birika erakutsiko dio irakurleari, trokelatu ikusgarrien bidez flora eta fauna harrigarria erakutsiz. Olatuen sorrera azaldu eta koralak zein eremu abisaletako animalia bioluminiszenteak mirensten ditu. Liburu eder honek ozeanoaren aurpegi anitzen begirada berri bat eskaintzen du eta bere misterioak azaltzen dizkigu.

“Planetaren zaindarientzako ipuinak” Polly Larsson (+7 urte)

Kontakizun bilduma xarmagarria, gaztetatik ingurumenaren alde egiten duen heroi bihurtzera gonbita egiten duena. Abenturaz, pertsonai maitagarriz eta egoera magikoz betetako istorioen bitartez, natura zaintzearen eta errespetatzearen garrantziaz irakasten du Larssonek. Ipuin bakoitza munduari buruzko jakin-mina pizteko diseinatuta dago, animaliekiko eta ingurumenarekiko maitasuna sustatzeko, eta gure planetarekiko modu arduratsuan jokatzeko. Ikuspegi baikor eta hezitzailea duen liburu hau tresna indartsua da etorkizuneko belaunaldi itsas zaindariak inspiratzeko.

“Bizitza ozeanoan” Julia Rothman (+8 urte)

Presta zaitezte munduko ozeanoetan zehar bidaia zirraragarri bat egiteko! Koralezko arrezifetatik hasi, poloetako eremu hotzetatatik igaro eta itsaso sakonean bizi diren izaki misteriotsuetarainoko bidaia esaintzen digu liburu honek. Ozeanoak nola sortu ziren ikasteko, itsasoko ura zergatik den gazia jakiteko, eta bertako biztanle guztiak ezagutzeko… zein beste ehundaka galderei erantzuteko ezinbesteko pieza dugu hau.. Gainera, gure kostaldeak apaintzen dituzten itsasontzi eta itsasargiei buruz ere ikasten lagunduko digu, baita gure itsasoek dituzten erronka handiei buruz ere, plastikozko itsas hondakinak eta klima larrialdia esaterako.

Artearen eta zientziaren nahasketa ezin hobearekin, Julia Rothmanen marrazki ederrek olatuen gainean zein azpian ezkutatzen den bizitzaren magia harrapatzen dute. 

“Plasticus maritimus, espezie inbaditzailea” Ana Pêgo (+12 urte)

Misio erabakagarri bati aurre egitera gonbidatzen duen liburua, gure ozeanoak inbaditu dituen “espezie” berri eta arriskutsu bat deskubritzea eta borrokatzea: Plasticus maritimus. Narratiba ulerterraz eta umoretsu baten bidez, liburu honek begirada sakon eta hezitzailea eskaitzen du itsasoak sufritzen duen plastiko kutsadurari buruz. Plastikoak ozeanoetan egotearen jatorria, inpaktuak eta konponbide argi azalduta, liburua funtsezko tresna bihurtzen da gure ingurumena babestearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Irudi eta datu liluragarri ederrekin, “Plasticus maritimus, espezie inbaditzailea” irakurketa inspiratzailea da, hezteaz gain, ekintzara bultzatzen duena.

Liburu eta liburu artean…

Egunaren amaieran, liburuek, istorioak kontatzeaz gain, gure irakurle txikien kontzientzietan erantzukizun oparo baterako haziak landatzen dituzte. Itsasoaren zaintzari buruzko irakurketa liluragarri hauetan murgiltzean, ozeanoari eta bertako biztanleei buruzko datu bitxi eta zirraragarriak ikasteaz gain, gure planeta urdinarekiko maitasun sakona garatuko dute. Beraz, utz diezaiegun haien sormena orrialde hauetan nabigatzen eta itsas zaindari bihurtzen!