Lurra da gure etxe preziatu bakarra, guztion etxea, eta gure bizimoduak honen zimenduak suntsitzen ari ditu, bainugeletan uholdeak eta sukaldean suteak eraginez. Nola eraisten den ikusten geratuko al gara? Eta horren ordez oinarriak sendotu, txorrota itxi eta sua itzaltzen badugu?

Metafora honetan, gure etxea Lurra da, etxeko hondamendiak klima larrialdi egoera dira, eta konponketak gure kontsumo eta kutsadura ohiturak dira. Jar gaitezen etorkizun itxaropentsu baterako bidea, gure belaunaldiarentzat eta datozenentzat guztion ongizatea bermatuz. Elkarrekin, denak bat eginez, munduko hainbat eskualdetan, hainbat sektoretan, gaur bertan has gaitez.

Gases de Efecto Invernadero Que son Tipos y Consecuencias

Ez da txantxa, larrialdi egoeran gaude: IPCCren 6. txostena

Komunitate zientifikoak urteak daramatza giza jarduerak Lurrean eta kliman etengabeko aldaketak eragiten dituela ohartarazten eta duela gutxi, martxoaren 20an, IPCCk bere azken txostena argitaratu zuen. Eta nor da IPCC eta zer ondorioztatu du txosten honetan? IPCC Klima Aldaketari buruzko NBEko Gobernu arteko Adituen Taldea da, eta mundu osoko zientzialari ezberdinek klima-aldaketari buruz egindako lana ebaluatzen du, laburpen-txostenak egiteko eta zientzia, beharrezkoak diren ekintzetan aurrera eginteko ardura dutenengana gerturatzeko (politikariak, administrazioak, enpresak…). Klima-aldaketari buruzko informazio iturririk egiazkoena eta fidagarriena da, komunitate zientifiko osoak egindako lana kontuan hartzen baitu eta bere emaitzak globalak dira. IPCCk argitaratzen duen 6. txostena da eta ia 10 urte igaro dira 2014an argitaratu zen mota honetako azken txostenetik eta bere emaitzak kezkagarriak eta ultimatum bat dira, inungo zalantzarik gabe, gizadiarentzat.

Zein egoeratan gaude 2023an?

Dagoeneko gaiaz jabetzen garenontzat harrigarria badirudi ere, txostenak behin eta berriz errepikatzen duen ideiarik garrantzitsuena, 5. txostenean jada adierazi zena da: Gizakion kontsumo ohituren eraginezko berotegi efektuko gasen (BEG) isurketak, berotegi-efektuaren jatorria direla inungo zalantzarik gabe. Honek ez du zalantzarako tarterik uzten jasaten ari garen larrialdi klimatikoaz eta lehenbailehen jarduteko beharraz. Argi al dugu denok?

EUROPE Spain 1901 2021 BK withlabels 1

1901etik Espainiako urteroko bataz -besteko tenperaturaren bilakaera. #ShowYourStripes kanpainia. https://showyourstripes.info/s/europe/spain/

Honako hauek dira txosten honetatik ateratako ondorio nagusiak:

  • Gero eta BEG gehiago isurtzen ari gara: Erregistroak daudenetik azken hamarkada atmosferara BEG gehien isuri dituguna izan da. 1990etik % 40 baino gehiago isuri da, eta urte horretan jada ezagutzen zen klima-aldaketa, hain zuzen ere lehen txostena urte hartan argitaratu zen.
  • Lurraren sukarra: Lurraren batez besteko tenperatura 1,1º igo da 1850-1900tik. Graduaren hamarren bakoitzak Lurraren osasunean eragiten du, sukar hamarren batzuekin gaixo senti gaitezkeen bezala.
  • Erru gutxien dutenak gehien sufritzen dutenak dira: Eta noren errua da? Denona izatez baina batzuona beste batzuena baino gehiago. Estatu Batuak eta Europar Batasuna dira historikoki BEG isuri gehienen erantzule, eta Hegoaldeko eskualdeak, berriz, ondorio latzenak jasaten dituztenak.
  • Arazoa ez da egun batetik bestera konpontzen: arazoa da oraintxe bertan BEGak isurtzeari uzten badiogu ere, hamarkadetan arazo larriak izango genituzkeela. Isuri metatuen kontzeptuari egiten dio erreferentzia, gaur egun isurtzen ditugun gasek atmosferan urte luzez irauten baitute. 
  • Bai, badaude atzera bueltatu ezin diren ondorio ukigarriak: Ondorio batzuk saihestezinak dira jada, hala nola itsas mailaren igoera edo izotz zorro polarren galera. Datozen mendeetan gora egiten jarraituko du eta horren altu mantenduko da milurtetan. Mende amaierarako, itsas mailaren igoerak Gipuzkoako hondartzen % 40 galdu araziko ditu.
  • Planeta gaixotzen bada, gu ere gaixotzen gara: Gure osasuna planetaren osasunarekin lotuta dago, eta ingurumenaren gaineko eragin zuzenek kezkatzen ez bagaituzte, ziur gure osasunarekin eta ekonomiarekin zerikusia dutenek baietz. Larrialdi klimatikoa gaixotasun infekziosoen, arnasbideen eta buruko gaixotasunen kausa zuzena da, baita milaka pertsonaren migrazioarena ere.

Eta zer gehiago gerta daiteke etorkizunean?

Erritmo honetan, egungo politikekin, planetaren batez besteko tenperatura 1,5º-ko igoeraren gehienezko muga gaindituko dugu. Saihestu dezakeguna, honek okerrera ez egitea da. Gradu hamarren bakoitzaren igoerak inpaktuen arriskuan eta magnitudean garrantzia handia du. Lurraren tenperatura zenbat eta gehiago igo, orduan eta arrisku iraunkor eta atzeraezinagoak izateko aukera handiagoa izango da, haien eraginak handiagoak izango dira eta. Kalkuluen arabera, berotzea 3,5 gradu ingurukoa izango da 2100 urterako, zelako labea! Orain arte bizi izan ditugun urterik beroenak belaunaldi bateko hotzenetakoak izango dira. 3,5º-ko mundu beroago batek espezieen desagerpen masiboa, biodibertsitatearen galera, edateko uraren eta elikagai osasungarrien eskasia eta migrazioa eta baliabideetarako sarbideen inguruko gatazkak areagotzea dakar.

Eta horrek nola eragingo digu guri? Edateko ura faltako zaigu? Gai izango al gara lan egiteko edo ibiltzera irteteko gure egunerokoan muturreko tenperaturak baditugu? Itsas mailaren igoeraren ondorioz kostaldetik mugitu beharko gara? Nola banatuko dugu lurraldea migrazioetatik iristen den jende gehiagorekin bizitzeko? Udan gozatzen dugun hondartza existituko da hala itsaso azpian desagertuko da? Gure kirol gogokoena egin ahal izango dugu? Zein gaixotasunek mehatxatuko dituzte gure familia eta lagun maiteak? Garagardoa, ardoa, kafea edo txokolatea bezalako janaria egongo da edo iraganeko belaunaldien luxu bezala gogoratuko ditugu?

banner post

Zer egin behar dugu?

Erabat inplikatuta gaude, ezin dugu jada klima aldaketa prebenitzeaz edo saihesteaz hitz egin, larrialdi egoera ukaezina delako. 2030era arte dugu jarduteko, hamarkada honetan egiten dugunak klimaren etorkizuna markatuko du eta milurtekotan. Atzerako kontaketa duen film honetan gu gara abenturaren protagonistak, heroiak eta bertigoa ematen digun arren, superbotereak ditugu emaitza tragiko edo zoriontsu batera heltzeko. 

Bi estrategia argirekin egin behar diogu aurre. Arintzea eta egokitzapena, arintze neurriak argi eta garbi lehenetsiz. Arintzeari dagozkio gaur egun BEG isuriak murriztea helburu duten ekintzaak etorkizunean planeta berotzea saihesteko. Egokitzapen neurriek inpaktuak mugatzea, ahultasunak murriztea eta giza eta sistema naturalen klima-aldaketaren aurrean erresilientzia areagotzea bilatzen duten bitartean. Ezin gara kontsumo-ohitura suntsitzaile berdinak mantentzearen tranpan erori, irtenbide teknologikoek salbatuko gaituztela pentsatuz. Alegia, ez dago, adibidez, denok kotxe elektrikoa erosi eta erabiltzearen menpe, baizik eta, lehenik eta behin, modu jasangarriago batean bidaiatzean baizik; oinez, bizikletaz edo garraio publikoz.

pexels rodnae productions 7982160

Dagoeneko klima-aldaketaren eraginetara egokitu behar gara eta isuriak murriztea funtsezkoa da etorkizunean inpaktu negatibo gehiago ekiditeko. Orain ekitea, ostean ekitea baina errazagoa eta merkeagoa da. Oraindik garaiz gaude. Egin dezagun ekintzara salto gaurtik aurrera! Mundu osoko, gobernuek, enpresek eta gizarte zibileko eskala eta sektore guztietako eragileek  irtenbideak eskuartean dituzte. Berdintasuna, klima eta justizia soziala eta inklusioa, ezin dugu inor ahaztu. Politikariek gehiago egin behar dute, enpresak gehiago egitera behartu behar dituzte eta bioi gehiago egin dezaten exijitu behar diegu. Eta herritarrak horretara bultzatu ditzakegu; bozkatuz, manifestatuz eta gure kontsumo ohiturak hobetuz.. Gogoratu erosketa bakoitza bozka bat dela, enpresa bati gure dirua ematen diogun bakoitzean negozio eredu bat finantzatzen ari garelako.

MATERen, konbentzituta gaude, eta zu? Gure eguneroko ohiturekin planetaren norabidea alda dezakegu; tokian-tokikoa, ekologikoa, sasoikoa kontsumituz eta haragi gutxiagorekin elikatuz, gure hondakinak murriztuz, berrerabiliz eta bereiziz, baliabideak, ura eta energia aurreztuz, riendas aukerarik naturalena eta gutxien kutsatzen duenaren bilatuz eta gure komunitatearekin partekatuz, ikusi nahi dugun adibidea izanik. Gure ekintza guztiek ezinbestean eragina dute eta Lurrean. Gure esku dago kontsumo kritiko eta kontziente bat egitea eta aukerarik jasangarriena aukeratzea. Gogoratu erronka handi honen heroiak garela eta gero eta abenturazaleagoak garela. Zure ekintza plana egiteko ideiak nahi dituzu? Iturri hauetatik ideiak hartzera animatzen zaituztegu:

Ahaldundu gaitezen, honek merezi du, har ditzagun gure etxe handiaren patuaren errenak eta eraiki dezagun horizonte ekozentriko berri bat, non pertsona guztien ongizatea eta lehenik eta behin Lurraren ongizatea, BIZITZA, nagusi den. Gaur da atzoko bihar hori. 

Iturria: SYNTHESIS REPORT OF THE IPCC SIXTH ASSESSMENT REPORT (AR6) ç

https://report.ipcc.ch/ar6syr/pdf/IPCC_AR6_SYR_SPM.pdf