2021a ez da erraz ahaztuko. Hasiera batean, krisi batetik irtetzera gindoazen baina oraindiz ere honi benetan nola aurre egin jakin gabe gaude. Badirudi, bai ahal bai, unea dela orain arte hartutako bideari uko egin eta berriak eraikitzeko. Itxaropenez hartu nahi dugu, ez baitzuen ezer onik iragartzen. Komunitate zientifikoko 15.000 profesionalek baino gehiagok esan digute azken “Gizatearenganako Abisuetan” (World Scientists ‘Warning to Humanity: a Second Notice. William J. Ripple, at all; BioScience, Volume 67, Issue 12, December 2017, Pages 1026 – 1028) “Lurra eta haren gaineko bizitza zaintzeko modua aldatu behar dugu, giza miseria handi bat saihestu nahi badugu”  jakinaraziz.

Badirudi gobernuek ez dutela bat ere argi nola ekin, Glasgowko COP 26 bezalako topaketak bihurtu diren hitzontzikeriak ikusita.

Enpresek, beren diru-grinan fokatuta, ez dute beren etekinetatik haratago begiratzeko asmorik. 

Herritarrek, erosteko eta botatzeko automatismo zoro batean, ez dira gai ezta beren ondorengoei begiratzeko ere. Egon eta eman litekeen oparirik onena utziko dietela ziurtatzeko: lurreko bizitzaren jarraipena.

Eta denbora gure kontra doa.

Sistema iraungita dagoen formula batera heusten da, ahazkundea infinitua dela pentsatuz non “jasangarritasun” hitzak, planetan finitu honetan, zentzua galdu duen. Zentzugabekeria bat, espezie gisa porrotera garamatzana.

Gure gizartea bihurtu den lausotasun horren barruan, KONTZIENTZIA HARTZEA itxaropen bakarra dugu. “Kontzientzia hartzea erabakitzeko ahalmena da, norberaren egintzen subjektu bihurtzea, eta horien ondorio denaren erantzule izatea, ongiaren eta gaizkiaren pertzepzioaren arabera (morala edo balio etikoak). Gizakiaren jarduera kontzientea, subjektu soziala den aldetik, dagokion kolektiboak eragiten du, besteen posizioak kontuan hartzen ditu, onartu eta beretzat hartzen ditu, edo kontrastatu egiten ditu. Horrela, bere errealitate-ideala eratzen du, ideologia nagusiaren jarraipen eta sostengu gisa jardunez, edo disidente osoa edo partziala izanik. Sentipen dilemiko hori bere baitan gordetzea edo bere gehiengoaren edo taldearen aurka borrokatzea erabakiko du. Ildo horretan, aitzindariak aurrea hartzen dio eta ekintza edo ekimen bat egiten du nagusi den arauaren aurkako kontzientzia hartzean, eta agerian uzten ditu akats etikoak edo talde edo pertsona jakin batzuentzako ondorio negatiboak. Antzeko kontzientzia hartzeko prozesu batean besteen atxikimendua ematen duten salbuespenezko subjektuak”.

Eta bai, badaude. Ohiz kanpoko subjektu batzuk sofatik altxatu dira, beren erosotasun-eremutik, ez bakarrik “haiei zegokiena” eginez banakako trantsizioari ekiteko, ipuinaren kolibriarena bezala, sekulako sutea itzali nahian, baizik eta ohitura berri horiek kolektibora zabaltzeko formula berriak sortzeko asmoz, etorkizun itxaropentsuagoak sortzeko ahaleginean.

MATERetik lan hori babestea eta topaleku bat ahalbidetzea baino ezin dugu egin. Erronka handi honen aurrean elkartuta, pertsona ausart horiek ongi etorriak izan daitezen. Norabide berriak, itxaropentsuak, marraz ditzagun komunitateetatik eta komunitateentzat “Globalean pentsatu, bertakoan ekin” ingurumen-aktibismoaren lelo zahar horretatik abiatuta. EKOPATRUILAK martxan jarraitzen du, komunitate jasangarriagoetara bidean, pertsona sentikor eta konprometitu berriak gaituz, sarean formula berriak eraiki ahal izan ditzagun gure komunitateetara ohitura berri eta osasungarriagoak hurbiltzeko. Gure inguruan gertatzen diren jokabide desegokien eta natura suntsitzeko deituren aurka ahotsa altxatzeko espazioak. Gure ingurunean suertatzen diren naturaren suntsipeneko jokabide desegokien aurrean ahotsa ozen altxatzeko guneak. 

Aurten, ekintza-talde berriak jarri dira martxan Malagan eta Valentzian, LIBERAren laguntzarekin; prestakuntza gehiago garatu dira Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta tresna berriak sortu ahal izan dira lan aitzindari hori ahalbidetzeko, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta OCEANi3 proiektuaren laguntzarekin Janire, Olatz, Ane eta Iratirekin, psikologian, pedagogian eta komunikazioan diziplinarteko ikuspegia emanez.

Eskerrik asko guztioi. Oraindik itxaropena dago.