Lerro hauek irakurtzen ari bazara, ziur itsasoa eta natura maite dituen pertsona zarela. Ahal duzun gehien gozatzen saiatzen zara, baina badakizu giza jarduerak eragin zuzena duela itsasoaren osasunean.
Ahalik eta inpaktu txikienarekin gozatu nahi duzulako, aholku zerrenda bat prestatu dugu, itsas jarduerak ingurune naturalarekin modu arduratsuago batean egin ahal izateko. Prestatu zaitez ezagutza eta inspirazio jasangarriz betetako bidaia batean murgiltzeko. Has gaitezen!
Post honen bidez, surfa, arrantza edo nabigazioa egiten duzunean, MATERek praktika errazak egitera animatzen zaitu itsasoan inpaktua murrizteko. Itsas jarduera hauen edo beste batzuen inguruko informazioa bilatzen jarraitzera eta zure inguruko jendearekin partekatzera gonbidatzen zaitugu.
SURFA
Surfa gogoko baduzu olatu hauetara igotzera gonbidatzen zaitugu:
-
Eremu babestuak sahiestu eta tokiko erregulazioak errespetatu
Mangladiak edo algaz osatutako itsas hondoa badago edo beste edozein arrazoiengatik babestua dagoen eremua bada, ingurumen-legedia errespetatu.
-
Ekipamendu jasangarria erabiltzea
Ekipo jasangarri bat gomendatzen dizugu. Adibidez hauek dira erabil ditzakezun batzuk: material ekologikoz edo birziklatuz egindako tablak, neoprenoei bigarren bizitza bat eman, erle argizaria erabili parafina beharrean edo mikro eta nanoplastikoak ez dituzten “Ocean Friendly” edo “Reef Safe” eguzkitako krema erabili.
-
Surfa egiten duzun hondartzak garbi mantendu
Ideia ona da hondartzak ematen digun guztia errespetu bidez bueltatzea. Surfa egiten dutenentzat eredu izango zara eta naturarekin konektatuago sentituko zara.
ARRANTZA
Arrantza zale amorratua bazara, sare honen parte izaten uzten dizugu:
-
Arrantzatu beti lizentziarekin
Dagokion lizentziarekin egin urpeko arrantza edo kirol arrantza. Isunak ekiditeaz gain, espezie bakoitzaren harrapaketarako gutxieneko tamaina zein den eta non arrantzatu daitekeen eta non ez esango dizute.
-
Denboraldian harrapatu
Itsasoak bizitza sortzen jarraitzeko pautak ezagutzeak kultura bat sorraraziko dizu eta honekin itsasoa maite duen pertsona bat izango zara eta behar bezala errespetatuko duzu.
-
Itsas hondakinak murriztu
Ahal den guztietan arrantza aparejuak harrapatuak geratzen direnean berreskuratu hondakinik ez sortzeko eta materiala ez galtzeko. Sortzen duzun zaborra jasotzeko eta itsasora ez erortzeko ideia ona da poltsa bat eramatea.
NABIGAZIOA
Nabigatzea asko gustatzen bazaizu, MATERetik gure filosofian murgiltzera animatzen zaitugu. Honako hauetan oinarritzen da:
-
Aingura non bota dezakezun jakin
Ezinbestekoa da jakitea zure ontzia ainguratzeko asmoa duzun lekua Espainiako Itsas Eremu Babestuen Sarearen barruan dagoen edo ez. Sare hori Abenduaren 29ko 41/2010 legeak arautzen du eta lege horretan beharrezko informazio guztia edukiko duzu eskura. Itsas hondoak posidoniak eduki ditzake eta ondorioz babestuta dagoen ekosistema izan.
-
Ontzian Ecolabel ziurtagiria duten garbiketa produktuak erabili
Garrantzitsua da fosfatorik eta lurrinik gabeko produktuak erabiltzea eta biodegradagarriak izatea. Horretaz gain, kontzentratuak badira eta haien ontziak birziklagarriak badira ezin hobeto.
-
Itsasontzi jasangarria baten patente bat (antifouling) erabili
Itsasontzi baten patentea jasangarria izateko baldintza hauek bete behar ditu: ez da toxikoa izan behar eta ezin ditu substantzia kaltegarriak askatu, biodegradagarritasun ahalmen txikia eta efizientzia handia uraren eta itsasontziko kaskoaren marruskadura murrizten. Azken honekin erregai kontsumoa murriztuko da, baita CO2 emisioak ere.
Jarrai gaitzazu