Proiektuaren deskribapena

Arraunlariak, igerilariak, piraguistak, arrantzaleak, urpekariak… eta gure egunerakotasunean itsasoarekin harremantzen garan eragile eta pertsonak badugu ezagutza pribilegiatu bat bere zaintza sustatzeko oso baliagarria dena.

Gipuzkoako ibai arroka antolatzen den sare honek itsasoaren begirada hau jaso eta balioan jarri nahi du erantzukizun kolektiboa landuz eta tokiko errenferenteak sortuz.

Horretarako hainbat ekintza martxan jartzen dira indarrak batzeko norabide berean:

  • Ingurumen praktika onak ezartzen laguntzea
  • Itsasoaren egoeraren ezagutza jasotzeko herritar-zientzi metodologiak
  • Sentsibilizazio ekintza eta kanpaina bateratuak egitea
  • Itsasoaren egoera osasuntsu baten aldera erakundeak inplikatzea
  • Itsas ingurunetik kanpo itsasoaren ingurumen-egoera ezagutaraztea
  • Sareari atxikitako erakundeen lana gizarteari ikusgai jartzea

Sortutako materialak:

Parte hartzen dute:

Zu ere itsasoarekin kontaktuan dagoen eragile edo talde bateko kide bazara eta hau modu kolektiboan kontserbatzen lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan sarean parte hartzeko.

itsaszaintzasarea@mater.eus

215 KG HONDAKIN JASO DITUGU ELKARLANEAN

140 gipuzkoar baino gehiagok hartu dute parte Itsas Zaintza Sareak sustatutako aldibereko 8 itsas hondakinen bilketetan

Joan den larunbatean, azaroak 29, ITSAS ZAINTZA SAREAk, itsasoa zaintzeko lanean diharduten Joan den igandean, azaroak 29, ITSAS ZAINTZA SAREAk, itsasoa zaintzeko lanean diharduten Gipuzkoako itsas eragileen sareak, bigarren ekintza bateratua ospatu zuen elkarlanean. 140 pertsonek Gipuzkoako kostaldearen zaintzan parte hartu zuten Zarautzen, Donostian, Pasaian, Hondarribian, Zumaian eta Deban deitutako 8 itsas hondakin bilketan inplikatuz. Jardunaldi arrakastatsua izan zen sarea osatzen duten 50 eragile baina gehiagorentzat, sarearen koordinatzailea den MATER Ontzi Museo Ekoaktiboarentzat eta kolaboratzaile nagusia den Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailarentzat ere.

11:00etarako dena prest zegoen eskularru, zaku eta piragua eta paddle surfeko arraunekin, MATERetik koordinatutako aldi bereko ingurumen sentsibilizazio ekintzarik handiena has zedin. Jardueraren lehen orduan, familiek, bizilagunek, eragileek eta itsas eremuko profesionalek indarrak batu zituzten eta 215 kg bildu zituzten guztira. Sarearen helburuetako bat da ingurunearen ezagutza gainerako gizartearekin partekatzea, eta, beraz, lanak aurrera jarraitu zuen zabor horren karakterizazioarekin. Karakterizazioa bildutako objektu bakoitza bereizteko eta kontabilizatzeko prozesu sakona da, herritar-zientziari buruzko metodologia baten bidez, datu horiek administrazioarekin eta ikerketa-zentroekin partekatzeko aukera ematen duena. Jasotako hondakin kopurua banan-banan zenbatuz eta xede-edukiontzien arabera bereizita, kiloez ez ezik, eremu bakoitzean ugariagoak diren hondakin-tipologiez ere hitz egin dezakegu. Datuak harrigarriak dira.

JASOTAKO ITSAS HONDAKINAK

6.708 objektu eta hondakin-zati baino gehiago bildu zituzten. Nabarmentzekoak dira plastikozko pieza degradatu eta zatikatuak, tamaina desberdinetakoak, hauetan poliespana edo kortxo zuria da nagusi Zarautz, Deba edo Zumaia bezalako puntuetan. Ugariak diren plastikozko pieza identifikaezin hauek mikro eta nanoplastiko bilakatzeko bidean daude. Laster ikusezin bihurtuko dira begi hutsez, baina ingurumen eta osasun publikoko arazo handi bat suposatzen dute; izan ere, antolatzaileek gogorarazi digutenez, “elikagaien kate trofikoan sartzen dira, baina baita uraren zikloan ere, arnasten dugun airean nahiz hartzen dugun edozein edaritan presente egonda”.

INPLIKATUTAKO ERAGILEAK

Eskertzekoa da Itsas Zaintzako Sareko eragile guztien konpromezua, bereziki, beren pasio eta inplikazioarekin bertan egon direnena: Eskuene, Mundaiz Ikastetxea, Kairoscore, Donostia Kayak K. E., Pasaia Kayak, Buceo Donostia, BRAI, Real Sociedad Urpekoak, Recicla Birziklatu, Hondarribiko Klub Nautikoa, H2S; baita MATEReko boluntariotzari ere: Jodi, Itsaso, Juaca eta Carlota. Askotariko eragilez osatutako komunitatea, helburu partekatu baten aurrean indarrak batzea eraginkorrena dela erakusten duena.

Ekintza hau Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan antolatu da, eta ITSAS ZAINTZA SAREtik gogorarazi digute bertako kideek itsasoaren egoera jasotzen eta partekatzen jarraituko dutela urtean zehar, itsasoaren garrantzia eta zaintza gizarteko estamentu guztietara eramateko. Izan ere, gogorarazten digutenez, “itsasoa ez da zabortegia, bizi-iturria da, eta zaindu eta errespetatu egin behar dugu etorkizun osasungarria ziurtatzeko”.“la mar no es un vertedero, es fuente de vida y debemos cuidarla y respetarla para asegurar un futuro saludable”.