Proiektuaren deskribapena

Ekofish2

Helburua

Ikasleak itsas hondakinen arazoari aurre egingo dioten  konponbideak bilatzen inplikatzeko proiektua da.

Deskribapena

Hirugarren urtez jarraian, MATERrek Gipuzkoako 8 ikastetxetan, “EKOFISH: gazteak aldaketaren protagonistak” garatu du. Proiektu honen helburua ikasleak itsas hondakinen arazoari aurre egingo dioten konponbideak bilatzen inplikatzea da, sortzen ditugun hondakinen inpaktuari buruzko diziplinarteko prestakuntza, ikerketa eta sentsibilizazio prozesu baten bitartez. Proiektuak bigarren hezkuntzako ikasleak itsas-hondakinen arazoan sakontzea bultzatzen ditu, tokian tokiko egoera hobetzeko proiektuak bilatu eta sortzera bideratuz. Proiektua  ekofish.matermuseoa blogean dokumentatzen joan ziren ikasleak.

EKOFISH MATER Ecoactive Museo Ontziak sustatzen du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzarekin.

EKOFISHari buruz informazio gehiago