Jarraian, ohiko galderak zerrendatzen dira.

Zenbatero ateratzen da MATER itsasora ?

Ez dago irteeretarako denbora zehatzik. Gure jarduera-agendan adierazten den bezala, gutxi gorabehera 3 itsaso-irteera antolatzen ditugu hilean. 

Zer egin behar dut jarduera batean parte hartzeko?

Gure jardueretan parte hartzeko, aurrez erreserba egin behar duzu. Gure lan taldearekin harremanetan jar zaitezke gure telefono-zenbakira deituz, helbide elektronikora email bat bidaliz edota gure salmenta-puntutik pasaz eta egin nahi duzun jardueraren erreserba bertan eginez.

Aurrez erreserba egitea beharrezkoa al da?

Bai. Gure jarduera guztiek aldez aurretiko erreserba behar dute.

Zer gertatzen da jarduera bertan behera uzten bada itsaso txarragatik?

Jarduera bat ezin denean egin, parte-hartzaile guztiei aurretik jakinaraziko zaie, eta jarduera programatuta dagoen hurrengo aldirako erreserbatzeko aukera eskainiko  da. Ordainketa aldez aurretik egin bada, dirua itzuliko da.

Nola egiten dut ordainketa?

Gure kontu korrentera banku-transferentzia bat egin dezakezu edota gure saltokian eskudirutan ordaindu bertara hurbiltzen zaretenean. Ez dago txartelarekin ordaintzeko aukerarik.

Zer gertatzen da azkenean ezin badut jardueran parte hartu?

Bezeroek, edozein arrazoirengatik, jarduera egiterik ez badute, edota egin nahi ez badute, jarduera hasi bitartean beste pertsona bat izenda dezake, lehendik adostuta gelditu diren baldintzen baitan bere lekua har dezan, inolako ordainketa gehigarririk gabe.

Haurrekin parte har dezaket?

Gure jarduera gehienak publiko-maila zabal baterako diseinatuta daude. Gure jarduera-agendan eskaintza osoa familiei zuzenduta dago, gutxieneko adina behar denean  (+ 14) adierazten da soilik.

Nire maskota ekar dezaket?

Jarduera batzuetan bai. Agendako jardueretan adierazten dugu zeintzuk diren “pet friendly” jarduerak.

Zer gertatzen da itsasoan zorabiatzen banaiz?

Zorabiatzen zaren ala ez zalantzarik baduzu, itsasoratzerakoan kafeina duen zorabioaren aurkako pastilla bat hartzea gomendatzen dizugu. Edonola ere, gure tripulazioa zure esanetara egongo da, behar duzun guztian laguntzeko. 

Ontzira egiten diren bisitetan nabigatzera ateratzen al gara?

Ez, bisitan gaudela MATER ez da itsasoratzen.

Zenbat pertsona sar gaitezke bisitara?

Gure ohiko bisita-ordutegian, gehienez ere 15 pertsonarentzako lekua dago. Talde handiagoek gutxienez 48 ordu lehenago egin beharko dute erreserba.

Inguruan ba al dago jateko aukerarik?

Pasai Donibanen jatetxe ugari dituzu. Jarraian duzun esteka kontsultatzea gomendatzen dizugu: https://www.oarsoaldeaturismoa.eus/es/informacion-practica/donde-comer/pasaia.

Sarrerak aldez aurretik eros daitezke?

Bai, jarduera erreserbatu dezakezu eta aldez aurretik ordaindu.

Zein da bisitaren iraupena?

Ontzi Museo Ekoaktiboko bisitak 50 – 60 minutu artekoak izan ohi dira.

Museoak aparkalekurik ba al dauka?

Materrek ez du aparkaleku propiorik. Astegunetan, 8:00etatik 19:30ra, museo inguruko aparkalekuetan aparkatu daiteke, Pasaia San Pedroko portuan. Asteburuetan edo jaiegunetan aldiz, Trintxerpen adierazita dauden aparkalekuetan utzi beharko da autoa.

Argazkiak atera daitezke?

Argazkiak egin daitezke gure jardueretan.

Irisgarria al da desgaitasuna duten pertsonentzat?

Itsasontziak dituen muga arkitektonikoak kontuan hartuta, pertsonentzat ahalik eta eskuragarriena izaten saiatzen gara. Baliteke itsasontzia mugatzaile izatea mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.