Proiektuaren deskribapena

Bizkaiko Golkoan aitzindaria da itsas flotatzen dauden hondakinak biltzen, datu zientifikoak eskuratzen eta herritarrak sentsibilizatzen.

Pasaiako badian kokatutako itsas zakarrontzi baten bidez itsas hondakin flotatzaileak aztertzeko eta haren jarraipena egiteko proiektua da. SEABIN itsas zaborrontziak mundu osoko klub nautikoetako eta portuetako uretan jarrita daude, eta urtean 1,4 tona baino gehiago biltzen ditu.

Lortutako laginen analisiaren bidez, ur-geruzan dauden hondakinen kopuruari eta tipologiari buruzko datuak ateratzen ditugu aldiro. Informazio hori oso baliagarria da azterketak egiteko eta iturriak identifikatzeko, problematika global honen borrokan jarraituz.

Egunero dabil martxan ur litroak xurgatuz (eta haiekin batera bertan egon daitezkeen hondakinak), harrapaketa-poltsa hamabi ordutik behin hustuz, eta harrapaketaren pisua eta baldintza klimatikoak erregistratuz. Lortutako lagineik, bost milimetro baino gehiagoko itsas hondakinak, eta, hiru eta bost milimetro arteko mikroplastikoak aztertzen dira.

Con este proyecto basado en ciencia ciudadana se recogen datos semanalmente con lo que se consigue un registro continuado de basura marina flotante en la bahía de Pasaia. Con los resultados derivados de este proyecto se favorecen diferentes niveles de estudios de detalle y se facilita la puesta en marcha de iniciativas desde el punto de vista educativo, participativo, seguimiento, gestión y/o investigación. Los resultados obtenidos en el proyecto Seabin Pasaia, se comparten con diversas bases de datos nacionales e internacionales.