Euskal atunontzi boteretsua

MATER baxurako arrantza-ontzi tradizionala da, 33 metro luze, eta artisau eran eraiki zen zura erabiliz. Euskal atunontzi indartsua da, Kantauriko ontzidiaren oinarri.

Arrantza-ontzi perfektoenetako bat da, eta bere arrantzagunera hobekien egokituenetakoa. Barku mota hauetakoen artean desberdintasun gutxi aurkituko dugu, ze denak berrogeita hamarreko urteetan sortutako eredu ideal baten errepikapenak dira (1984, Arrantzaria, Petronor)

MATERek duen ondare balio handia zaindu nahian, euskal atunontzien egitura tradizional guztia mantentzen saiatzen gara ohiko aparailu, kamarote eta aginte-zubi usadiozkoarekin. Sotoak egokitu egin dira, egungo langintza segurtasunez egiteko; horretarako espazio zabalak sortu dira, kanpotik irudikatu ere ezin egin daitezkeenak eta bertan balioets daiteke haren eraikuntza bikaina.

Euskal itsas ondarea

MATERen historia 1990ean hasten da, Getariako Etxegoien arrantzale familiak barku berri bat eraikitzea erabaki zuenean. Zurezko ontzi bat orduraino euskal arrantzaleek ontzigintzan erabilitako teknika tradizionaletan oinarritua.

Zurezko kroskoa San Esteban de Pravian (Asturias) eraiki zen eta gainerako muntaketa Zumaian egin zen (Gipuzkoa). Euskal Herrian arrantzarako zurez eraikitako azken barkua izan zen. Hamarkada bat baino gehiagoan antxuak, berdelak, sardinak eta hegaluzeak harrapatzen jardun zuen, itsas ingurunea errespetatzen duten arrantza-teknikak erabiliz. Arrantzatu zuen Bizkaiko Golkoan eta noizbehinka Afrikako kostan.

2003an, gainerako ontziek bezala MATERek ere aurre egin behar izan zion Prestigetik zetorren marea beltzari, txapapotea erauziz kostara iritsi ez zedin. 13 urteren buruan Kantauri eta Atlantiko itsasoetan arrantzan aritu ondotik, urte hartan bertan desegitera eramatekoa zen. Baina haren zoria aldatu zen iragan belaunaldien marinel legatua salbatzea erabaki genuenean eta balioa ematea Pasai San Pedron Ontzi Museo bilakaraziz.

Itsasontzi berean nabigatzen dugu

Mater-ek “ama” esan nahi du latinez

Mater-ek ama esan nahi du latinez. Lehengo ontzijabeek izen horixe jarri zioten arrantza-lanetan aritzeko eta hala atxiki dugu.

Orain, bizitza berrian, gustuko dugu pentsatzea Gure Ama Lurraren isla dela. Barku bat zaintzen duguna eta aldi berean zaintzen gaituena, non espazioa eta bitartekoak mugatuak diren, eta non pertsonen artean elkarrekiko mendekotasun handia dagoen eta non harreman eta emozio bereziak sortzen diren. Eta non tripulazioko guztiok geure ekarpena egiten dugun bizitza jasangarriago baterako eraldaketa burutan ateratzeko.

Tripulazio ekoaktibo sendo bat osatzen badugu, gure planeta garapen jasangarriago baterantz bideratu genezake. Honengatik, ez dago ontziratzearen esperientzia bizitzearen parekorik. Non ama lurarrerik konektatu eta taldearekin bat egin, komunitatean parte-hartuz eta elkarlana sentituz. Garrantzitsuena ontzi berean nabigatzen dugula jakitea da eta.

Ontziaren ekologizazioa

Norabide aldaketa

Ontziak eta erakundeak anbizio handiko ekologizazio prozesu bat bizi du, gure ingurumen inpaktua murriztu eta konpentsatzeko, gure ingurunearekiko formula errespetuzkoagoak aurkitzeko. Batu MATEReran eta lagundu gaitzazu. 

Lankidetzan MATER-ekin!

Gaur inoiz baino gehiago ezinbestekoa da bizi garen gizartearen ibilbidea aldatzen laguntzeko ontzi berean egotea.

Zeharkaldi zirraragarri honetan ekintza txiki baina irmoekin goaz aurrera:

  • Aldian behin hondakinak jasotzeko eta gure itsasertz ingurunea ezagutzeko ateraldiak antolatuz jendea hezi eta sentsibilizatzen dugu.
  • Lurgaia Fundazioarekin kolaboratzen dugu urtero sortzen dugun CO2 arrasto guztia konpentsatzeko, horretarako bertako zuhaitzak landatuz.
  • Aktiboki aukera ez hain toxikoak eta kutsagarriak bilatzen saiatzen gara (garbiketako gaiak, xaboiak, paper higienikoa…).
  • Saiatzen gara gure hondakinak murriztu, berrerabili eta banatzen.
  • Ahalegintzen gara gehienbat tokikoa, ekologikoa eta sasoikoa kontsumitzen, tabernan bezala barkuko bizitzan.
  • Baliabideak aurrezten ditugu barkuko kontsumoetarako efizientzia energetikoaren planarekin.

Ontzi ozeanografikoa zure eskura

Alokairuan, hezkuntza esperientzietan etab.

___

EGOKITZAPENAK:

  • BRANKAKO KAMAINA: 10 pertsona
  • BRANKAKO UPELTEGIA: 6 pertsona
  • TXOPA UPELTEGIA: 7 pertsona
  • MAKINISTAREN KAMAROTEA: 2 pertsona
  • PATROIAREN  KAMAROTEA : 2 pertsona

BANAKETA:

  • 1. Aretoa Erabilera anitzekoa
  • 2. Aretoa Interaktiboak
  • 3. Aretoa Auditoriuma
  • 4. Aretoa Kluba
  • 5. Aretoa Ikuspegiak
  • 6. Aretoa Erakusketa iraunkorra
  • 7. Aretoa Makinak
  • 8. Aretoa Zubia
  • 9. Aretoa Behatokia
  • SR Bilera Aretoa (BA)
  • R Harrera
  • CR Kafetegia-Taberna
  • TM Museo-Denda
  • Bulegoa
  • FY Foyer-Biltegia

Zure esperientzia ontzian

Bizi ezazu esperientzia paregabe bat MATERen

Jarri gurekin harremanetan