Ezagutuz maitatu, maitatuz babestu
MATER ingurumen hezkuntza zentro berritzailea da, pertsonak eta komunitateak naturarekiko begirune handiagoa duten bizimoduetara bideratzen dituena.
Ekosistema naturalen kolapsoaren aurrean, MATER, egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia, gaur egun Ontzi Museo Ekoaktiboan bihurtu da. Pasaian (Gipuzkoa) du portua eta gizarteak gure ingurunea zaintzeko eta babesteko eta parte hartzeko gune ezin hobea da.
Itsasontzia gidatzen ITSAS GELA – AULA DEL MAR elkartea gaude, irabazi asmorik gabeko erakundea, 20 urteko esperientzia duena errespetua, babesa eta, batez ere, itsasoaren gozamena sustatzen.
MATER gara
Ingurumenarekiko konpromisoa
Tripulazioa
Itsas ingurumenarekiko pasioa eta kontserbaziorako konpromisoa
MATER ontziko tripulazioa, gure ingurunearekin arduratsuak diren pertsonek osatzen dugu eta oso jakitun gara planetarekin harremana izateko modua aldatu behar dugula. Diziplina anitzeko taldea eta polifazetikoa gara, itsas kultura eta ingurunearekiko zaletasuna zabaltzen saiatzen gara hau kontserbatzen laguntzeko.
Esperientzia eta konpromisoa
Hastapenak, duela 20 urte baino gehiago
MATER Sanjuandar koadrila batetik jaio zen, itsasoarekiko sutsuak, haien herriak modu iraunkorrean itsasotik bizitzen jarraitzeko ametsarekin. Zeukaten dirua eta denbora xautu zuten eta arrantza ontzia hondoratua izatetik salbatu zuten, itsas ondarea ezagutzera emateko tresna gisa haien komunitateari eskainiz. Gazte talde txiki baina gogotsu batek erronka hura onartu genuen. Pasaiako itsas ondarearen memoria materiala eta inmateriala aztertzen eta informazioa jasotzen hasi ginen.
2003an Jaizkibel eta Ulia kostaldeko urteko ingurumen azterketa egiteko konpromisoa aurrera eraman genuen; eta itsasoarekin lotura duten itsas erakunde eta norbanakoekin lankidetzak finkatzen hasi ginen, badia barruan nahiz kanpoan. Zabalkunderako eta ingurumen-hezkuntzarako bide berriak bilatuz, “Ezagutuz, maitatu, maitatuz babestu” lelopean lan egiten hasi zen lehen ontzi Museo Ekoaktiboa sortu genuen.
20 urtetik gorako ibilbide esperientziak, honako arlo hauetan ezagutza dugula bermatzen dute:
Ekintza-ildoak
Gure helburuak lortzeko
Komunitatearen museoa
“Komunitatearen, historia eta nortasuna islatzen diren ispilu horretan; komunitatetik; komunitatearen parte-hartzearekin sortu eta garatzen da, haien baliabideak aprobetxatuz, komunitatearen behar eta eskubideei erantzunez, tokiko ondare eta identitate kulturalak mantentzen ditu.”
Aliantza sarea
Ia 20 urteko ibilbideari esker, lankidetzan egon ohi garen eta balioak partekatzen ditugun erakundeen sare zabala sortzeko aukera izan dugu.
Kolaboratzaileak
- Club Vasco de Camping
- Surfrider España
- SEO birdLife
- Jaizkibel Ama Harri
- Lurgaia Fundazioa
- Colegio Oficial de Biólogos de Euskadi
- Azti
- Nakusarbe
- CIMASUB
- Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa
- Cofradía de pescadores de Pasajes San Pedro
Sareak
Museoekin Sare eta Aliantzak
- Red de Museos de Euskadi (Gobierno Vasco)
- Red de Museos de la Costa Vasca
- Red de Museos de Oarsoaldea
- Gipuzkoako Museoak (Diputación Gipuzkoa )
- Casas Museo
Itsas Hondakinak:
- AEBAM: Asociación Española de Basuras Marinas
- Reeducamar
Lankidetza hitzarmenak
- Estación Marina de Plentzia (UPV)
- Greenpeace España
- ItsasPlanet elkartea
- Kofradia
- Dirección de Biodiversidad del Gobierno Vasco
Aholkularitza profesionala
Nos dejamos asesorar por profesionales:
- Grupo de investigación Elkarrikertuz de la UPV
- Red Académica i2basque (Fundación Ikerbasque)
- Grupo de investigación de Psicología Ambiental de la UPV
Jarrai gaitzazu