Lagundu planetako norabidea aldatzen
Irabazi asmorik gabeko erakundea garenez, hainbat kolaborazio era ditugu elkarlanean aritzeko eta komunitate eraginkor bat sortzeko. Denak gaudelako ontzi berean, mundu jasangarriago bat eraikitzeko garaian.

Zergatik aukeratuko zenuke MATERrekin kolaboratzea?
Lankidetzarako modu ezberdinak
Itsas inguru osasuntsu baten alde
Dohaintza eta mezenasgoa
Gure balioak partekatzen badituzu eta ontzia nabigatzen jarraitu dezan lagundu nahi bagaituzu, era ezberdinak proposatzen dizkizugu:
- MATEReko experientziak oparituz
- Dohaintza ekonomiko bat eginez, kontaktatuz edo Bizum bidez 05703ra
- Proiektu bat babestuz
-
Aliantza-sarearen parte izanik, erakunde gisa
MATER Kluba
Gure lana modu egonkorrean babestu nahi baduzu, eta aldi berean beherapenak eta abantailak eskuratu, animatzen zaitugu MATER Klubaren partaide izatera. Bi modalitate eskaintzen dizkizugu:
- MATER Kluba-Partikularra
- MATER Kluba-Familiarra
ABANTAILAK:
- Museorako sarbide mugagabea (erabilgarri ditugun plazen arabera)
- Beherapenak jarduera eta ikastaroetan, eta dendan ere bai
- Jarduera eta ikastaroen gaineko informazioa
Boluntariotza
Gure tripulazioarekin elkarlanean aritzeko eta parte hartzeko formula bikaina da zure denbora eta talentua eskaintzea. Parte-hartzea gure erakundearen balio ezin garrantzizkoagoa da eta zurekin kontatu nahiko genuke.
Hainbat arlo ditugu zuk gurekin parte hartzeko zure eskarmentua eta ezagutzak eskainiz.
Entitatea
Lankidetza programa oso bat aurkezten dizugu elkarri lagundu ahal izateko:

Jarrai gaitzazu