Ezagutuz maitatu, maitatuz babestu

MATER ingurumen hezkuntza zentro berritzailea da, pertsonak eta komunitateak naturarekiko begirune handiagoa duten bizimoduetara bideratzen dituena.

Ekosistema naturalen kolapsoaren aurrean, MATER, egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia, gaur egun Ontzi Museo Ekoaktiboan bihurtu da. Pasaian (Gipuzkoa) du portua eta gizarteak gure ingurunea zaintzeko eta babesteko eta parte hartzeko gune ezin hobea da.

Itsasontzia gidatzen ITSAS GELA – AULA DEL MAR elkartea gaude, irabazi asmorik gabeko erakundea, 20 urteko esperientzia duena errespetua, babesa eta, batez ere, itsasoaren gozamena sustatzen.

MATER gara

Ingurumenarekiko konpromisoa

Tripulazioa

Itsas ingurumenarekiko pasioa eta kontserbaziorako konpromisoa

MATER ontziko tripulazioa, gure ingurunearekin arduratsuak diren pertsonek osatzen dugu eta oso jakitun gara planetarekin harremana izateko modua aldatu behar dugula. Diziplina anitzeko taldea eta polifazetikoa gara, itsas kultura eta ingurunearekiko zaletasuna zabaltzen saiatzen gara hau kontserbatzen laguntzeko.

Izaskun Suberbiola
Izaskun Suberbiola Zuzendaria
Nabigatzailea, itsas zientzialaria, ingurumen hezitzailea eta MATER ontziko “alma materra”. Gogotsua, ekintzailea eta naturarekiko amorratua, jendeak mundu hobea sortzeko ahalmena, ingurumenarekiko errespetua, justizia soziala eta elkartasuna lortzearen uste sendokoa.
Xabi Iturria
Xabi IturriaKapitaina
Teknikari bikaina: zurgina, informatikaria, ontzi mekanikaria eta MATER ontziko kapitaina. Publikoa ulertuz, konponketak eginez eta hauei erabilgarritasuna emanez disfrutatzen duena. Ontzian segurtasun eta eraginkortasuna bermatuta duzue.
Sara Lizarza
Sara LizarzaProiektuen arduraduna
MATER ontziko itsas zientzialari eta marinela. Sutsua eta geldiezina, naturarekiko bizimodu arduratsu eta harmoniatsu batekiko sinismena duena. Bihotza itsasoaren eta mendiaren artean erdibituta, itsas ingurunearen kontserbaziorako proiektuak sortuz, ezagutzera emanez eta ingurumen heziketa lanetan aritzen dena.
Markel Elizalde
Markel ElizaldeKomunikazio arduraduna
Hitza eta irudiaren maitale, kontzientziaziorako eta gozamenerako balibide gisa ulertuta. Ingurumenarekin eta haren zaintzarekin konprometitutako komunitatea sortzeko helburuarekin lanean. Bizikleta gainean aurkituko nauzue, kamera eskuan, naturaz gozatzen.
Olaia Garcia
Olaia GarciaMuseo arduraduna
Barnealdeko baso eta erreka itxietatik itsaso zabalera salto egin duen abenturazalea. Naturzale eta biodibertsitate zale amorratua. Bizitzaren giltza naturarekin armonian bizitzean dagoelakoan…
Lanean gogotsua eta moldakorra, bizitzan entregatua eta saiatua. Komunikatzaile eta hezitzaile sutsua.
Yeissa Arruabarrena
Yeissa ArruabarrenaMantenua eta gida
Urpeko eta itsasoko maitale lasaia, moldagarria eta jakinmiñez betea.
MATER-en leman sakonki xinistuz, izugarrizko poza sortzen dit nire lanarekin lagundu ahal izatea, bai itsasontzia zainduz edota bixita gidatuen bitartez.
Ane Goenaga
Ane GoenagaPoriektuak eta gida
Ingeniari gisa trebatu nintzen arren, laster deskubritu nuen ingurumen-heziketarako nuen grina. Natura maitalea naiz eta uste dut hau sakontasunean ezagutzea funtsezkoa dela hau maitatu eta babesteko. Pertsonak ingurumenarekin konektatzeaz laguntzen gozatzen dut, zaintza eta kontzientzia ekologikoa sustatuz.

Esperientzia eta konpromisoa

Hastapenak, duela 20 urte baino gehiago

MATER Sanjuandar koadrila batetik jaio zen, itsasoarekiko sutsuak, haien herriak modu iraunkorrean itsasotik bizitzen jarraitzeko ametsarekin. Zeukaten dirua eta denbora xautu zuten eta arrantza ontzia hondoratua izatetik salbatu zuten, itsas ondarea ezagutzera emateko tresna gisa haien komunitateari eskainiz. Gazte talde txiki baina gogotsu batek erronka hura onartu genuen. Pasaiako itsas ondarearen memoria materiala eta inmateriala aztertzen eta informazioa jasotzen hasi ginen. 

2003an Jaizkibel eta Ulia kostaldeko urteko ingurumen azterketa egiteko konpromisoa aurrera eraman genuen; eta itsasoarekin lotura duten itsas erakunde eta norbanakoekin lankidetzak finkatzen hasi ginen, badia barruan nahiz kanpoan. Zabalkunderako eta ingurumen-hezkuntzarako bide berriak bilatuz, “Ezagutuz, maitatu, maitatuz babestu” lelopean lan egiten hasi zen lehen ontzi Museo Ekoaktiboa sortu genuen.

20 urtetik gorako ibilbide esperientziak, honako arlo hauetan ezagutza dugula bermatzen dute:

  • Pasaia-Ulia-Jaizkibelgo kultura, natura eta ingurumenari buruzko ezagutza handia.

  • Esperientzia nabarmena itsas ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazio jarduerak nahiz proiektuak antolatzen.

  • Lotura estua dugu tokian tokiko inguruarekiko, bai eta komunitatean, komunitatearekin eta komunitatearentzat egiten dugun lanarekin ere.

Ekintza-ildoak

Gure helburuak lortzeko

MATER Museoa

Pasaiako museo paregabea

Pasaian itsasertza maitatzeko eta kontserbatzeko egitarau zabalarekin.

MATER Ekoaktiboa

Ekintzen parte izateko

Itsas ingurumen hezkuntzako eta sentsibilizaziorako hainbat kanpaina eta proiektuekin.

Jarduerak

Gure jarduera guztiek itsasoaren garrantzia eta ingurumenarekin dugun harreman estua ulertzen laguntzen diguten gaiei buruzkoak dira:

Komunitatearen museoa

“Komunitatearen, historia eta nortasuna islatzen diren ispilu horretan; komunitatetik; komunitatearen parte-hartzearekin sortu eta garatzen da, haien baliabideak aprobetxatuz, komunitatearen behar eta eskubideei erantzunez, tokiko ondare eta identitate kulturalak mantentzen ditu.”

Aliantza sarea

Ia 20 urteko ibilbideari esker, lankidetzan egon ohi garen eta balioak partekatzen ditugun erakundeen sare zabala sortzeko aukera izan dugu. 

Kolaboratzaileak

  • Club Vasco de Camping
  • Surfrider España
  • SEO birdLife
  • Jaizkibel Ama Harri
  • Lurgaia Fundazioa
  • Colegio Oficial de Biólogos de Euskadi
  • Azti
  • Nakusarbe
  • CIMASUB
  • Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa
  • Cofradía de pescadores de Pasajes San Pedro

Sareak

Museoekin Sare eta Aliantzak

Itsas Hondakinak:

  • AEBAM: Asociación Española de Basuras Marinas
  • Reeducamar

Lankidetza hitzarmenak

  • Estación Marina de Plentzia (UPV)
  • Greenpeace España
  • ItsasPlanet elkartea
  • Kofradia
  • Dirección de Biodiversidad del Gobierno Vasco

Aholkularitza profesionala

Nos dejamos asesorar por profesionales:

  • Grupo de investigación Elkarrikertuz de la UPV
  • Red Académica i2basque (Fundación Ikerbasque)
  • Grupo de investigación de Psicología Ambiental de la UPV