Zein bisita mota egin nahi duzu?

Bi modalitate daude hainbat gairi buruz, aldi berean, kontzientzia hartu eta baxurako barku klasiko bat ezagut dezazun. Hona bi modu horiek:

Bisita Arrantzalea

 Zatoz eta murgildu MATER arrantza ontzia zeneko garaira. ikasi arrantza teknika tradizionalen jasangarritasunari buruz eta arrainaren kontsumo arduratsuaren garrantziaz, ontziaren sekretuak ezagutzen dituzun bitartean.

 Bisita Ekoaktiboa

Ezagutu MATERek egun itsasoaren zaintzan egiten duen lana, itsasoak gure bizitzan duen garrantzia eta bihurtu zaitez itsas zaindari.

Zer egin nahi duzu?

Begiratu gure jardueren ordutegia

Antolatu zure bisita

Zure kabuz bazatoz, aukeratu zure bisita eta erreserbatu aldez aurretik gure bisita gidatuen ordutegian. Taldeek ordutegi zabalagoa aukera dezakezue urte osoan zehar, aldez aurretik erreserbatuta. Pozik lagunduko zaituztegu zuen esperientziaz ahalik eta gehien gozatu dezazuen.

AURRE ERRESERBA EZINBESTEKOA

Ordutegi hau gure jarduera-agendak baldintzatzen du. Nabigatzera atera bagara edo beste jardueraren bat badago ontzian, litekeena da ezin jaramonik egitea. Beraz, garrantzitsua da aurretik jakinari eta erreserba egitea.

Bisita gidatuen ordutegia

Bisita gidatuen ordutegia

Aste Santua / Pazkoa/ Uztaila-Abuztua
Asteartetik larunbatera 11:00-14:00h eta 16:00-19:00h

Martxotik abendura
Osteguna eta ostirala, 16:00-19:00h
Larunbata, 11:00-14:00h y 16:00-19:00h
Igande eta jaiegunak, 11:00-14:00h

Taldeak urte osoan zehar.

Ordutegia jarduera agendaren baldintzapean geratzen da.

Aurre erreserba degirrozkezkoa

Tarifak

Tarifak

Tarifa orokorra: 7€
Tarifa murriztua: 5€ (*)

(*) Tarifa murriztua: umeak 5-16 urte, + 65 urte, erromesak, familia ugariak eta gurasobakarrak, langabeak, ikerlariak, desgaitasuna duten pertsonak, irakasleak eta Pasaitarrak.

Doako tarifa: 5 urtetik beherako umeak, arrantzale profesionalak y taldea laguntzen duten irakasleek.

Deskontu bereziak:

  • DonostiCard 10%
  • Euskal Kostaldeko Museoen Txartela. Lortu gure leihatilan
  • Promozioak eta Oarsoaldea bonoa: Lortu leihatilan

KOMUNITATEKO MUSEOA

“Komunitatea islatzen den ispilua, haren historia eta nortasuna; komunitatetik sortzen da; komunitatearen parte-hartzeak sortzen eta garatzen du, haren premia eta eskubideei erantzunez, komunitatearen baliabideak profitatuz; ondarea iraunarazten du eta era berean kultur nortasunak.” (Camarena, Morales eta Valeriano).

Ezagutu itsasontzi paregabea

MATER baxurako arrantza-ontzi tradizionala da, 33 metro luze, eta artisau eran eraiki zen zura erabiliz. Euskal atun-ontzi indartsua da, Kantauriko ontzidiaren oinarri.

Aurki itzazu Pasaiako dituen altxor ezkutuak

MATERek ontzira gonbidatzen zaitu, marinel xarmaz beteriko herri liluragarri bat ezagutu dezazun.