Proiektuaren deskribapena

Jaizkibel-Uliako (Gipuzkoa) ingurune naturalaren laginketa, itsasertzetik (Natura 2000 Sarearen zati bat) itsas zabalera arte (17 itsas milia arte), itsasontzitik bertatik.

Euskal kostaldeak eta haren itsas jarraipenak inpaktu handia jasan dute itsasertzaren erabilera handiagatik eta antzinatik baliabideen ustiaketagatik; hori dela eta, ingurune natural gehienak eraldatu egin ditu giza jarduerak. Hala ere, Uliako eta Jaizkibelgo itsaslabarren arteko eremuan, kostaldea guztiz nagurala edo erdi-naturala (urbanizazio urriakoa) da.

Jaizkibel-Uliako itsasertza benetako harribitxia da paisaiari, geologiari eta naturari dagokienez, eta geomorfologiari, faunari eta florari dagokienez ingurune paregabea da. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan hobekien kontserbatutako itsas ekosistemetako bat da. Gaur egun, Natura 2000 Sarearen barruan soilik dago Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuta haren lehorreko eremua, eta espero dugu laster zabaldu ahal izatea irudi hori bere itsas eremura.