2020-2021 urtean, gizartea itsas ingurunearen kontserbazio aktiboan sentsibilizatzeko eta inplikatzeko lanean, MATER taldeak hainbat material sortu ditu, inguruko aberastasun ekologikoa, itsas hondakinen arriskua eta ohitura iraunkorrak ezagutarazteko. Alde batetik, Plastifisharen Kostera proiektuak 6 informazio-panel jartzeko aukera eman digu Pasaian, Errenterian eta Oiartzunen, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, Ulia-Jaizkibel inguruko kostaldeko biodibertsitatearen Gida Txiki bat publikatzeko aukera izan dugu.
Bi euskarrietako edukiak sortzeko etapan, aukeratutako informazioa kontrastatzen eta argazki-materiala biltzen lagundu diguten pertsona eta erakunde batzuen laguntza izan dugu. Erakundeei dagokienez, AZTI, Ambar Elkartea, Seo BirdLife Euskadi, PIE-UPV-EHU eta Realaren Urpeko Jardueren Atala gure esker beroenak eman nahi diegu. Batez ere, eskerrak eman nahi dizkiegu dibulgazio-material zoragarri hauek argitara ateratzeko beren ondar alea jarri duten pertsona askori: Juan Carlos Alvarado, Maria Ballesteros, Leire Ballesteros, Aitor Leitza, Natalia Mendez, Javi Franco, Gari Bilbao, Juan Carlos Fajardo, Manu Soto, Belén González, Denis Benito, Fernando Villate, Aitor Laza, Ibon Canciorena, David Muñoz, Daniel Landa, Luis Martínez, Xabi Mina, Borja Inza, Anael Corea, Karlos Solana Arruti, Jesús Mari Alquézar, Enrique Villafranca eta Oihana Cereijo.
Jarrai gaitzazu