Aurkitu altxor ezkutuak MATERekin

Hurbildu zaitez MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa ezagutzera eta aurki ezazu herri liluragarri bat, marinel xarmaz betea: Pasaia. Lau barrutik osatzen duten udalerria -Pasai Donibane (San Juan), Pasai San Pedro, Pasai Antxo eta Trintxerpe-, historian itsasoari lotua egon dena.

MATER amarratua dago San Pedroko arrantza-kaian, motoraren ontziralekutik metro batzuetara, eta San Pedro eta Donibaneko bi herrigune historikoak lotzen ditu. Hemen, jarduera aukera zabala eskaintzen dizugu bere bazterretan gordetzen dituen altxor guztiak aurki ditzazun.

Ingurunea

Natur ondarea

Pasaia leku berebizikoa da eta natura aldetik interes handiko lekuak ditu, hala nola itsasertzeko mendiak diren Jaizkibel eta Ulia.

Geomorfologia bereziagatik, fauna eta floragatik, eta ondo kontserbaturiko itsas ekosistemengatik itsasertz hau leku magikoa da eta Natura 2000 Sarean Kontserbazio Bereziko Zona gisa dago adierazia.

  • Itsasertz paisaia mirets ezazu eta ikas ezazu batez ere duen natur balioa Jaizkibeleko labarrak irteeran, MATER barkuan.
  • Gustuko duzuna ibiltzea bada, leku txundigarri bat ezagut ezazu labar malkartsuekin, harkaitz paregabeekin eta espezie askoren abaro direnak, besteak beste, armeria euskadiensis  endemikoa. Sar zaitez paisaia honetan gure ibilbide gidatuekin zeinak zuretzat egokituak ditugun.
  • Ingurune honen kontserbazioan parte aktiboa izan nahi baduzu, hilero egiten ditugun kala garbiketetan parte har ezazu.

Kultur ondarea

Gainera, Pasaiak kultur ondare aberatsa du, dituen museoen bitartez ezagutu ditzakezunak. Probetxua atera bonu beherapenaren abantailei eta zeure erritmoan bisita gaitzazu.

MATERrek bere hasieratik Pasaian lanean diharduten eta itsasoaren erritmoan lan egiten duten hainbat entitateri aurkezpen gutun gisa balio izan die. Hemendik haiei guztiei eskertu nahi diegu proiektu honekin izan duten lankidetza eta bereziki Sanpedrotarrak arraun elkarteari, Arrantzaleen Kofradiari eta  motora zerbitzuari   emandako babes nekaezinagatik.

Non Jan

Pasaian jatetxe-eskaintza zabala dago hirigune historikoetan, guztiak ere Ontzi Museotik oso gertu. Informazio gehiagorako kontsultatu Pasaiako Turismo Bulegoan.

Non Lo Egin

Egonaldia luzatu eta esperientzia ahaztezin bat bizi nahi baduzu, MATERrek aukera ematen dizu bere instalazioetan olatuek urratuta lo egiteko, gaua ontzian igaroz kaiari lotuta dagoelarik.

Gainera, Oarsoaldeak landetxeen egonaldi eskaintza zabala eskaintzen du naturarekin harremanetan jarraitzeko.

Nola iritsi Pasaiara?

Donostia inguruan dagoenez, Gipuzkoako hiriburuan, oso erraza da Pasaiara iristea N1 errepide nazionaletik edo AP-8 autobidetik (Bilbo-Behobia).

  • Donostiatik: 10 min inguru.
  • Bilbotik: 60 min inguru.
  • Gasteiztik: 60 min inguru.

Garraio publikoan etortzea eta gure instalazioetara ibilaldi osasungarria egitea gomendatzen dizugu.

  • Autobusa Donostiatik: E8 eta E9
  • Autobusa Hondarrabitik (Hondarribia): E27
  • Aldiriko Trena: Herrera geltokia
  • Euskotren: Herrera-Donostia geltokia

Zure esperientzia ontzian

Bizi ezazu esperientzia paregabe bat MATERen

Jarri gurekin harremanetan