Lagundu planetako norabidea aldatzen
Irabazi asmorik gabeko erakundea garenez, hainbat kolaborazio era ditugu elkarlanean aritzeko eta komunitate eraginkor bat sortzeko. Denak gaudelako ontzi berean, mundu jasangarriago bat eraikitzeko garaian.
Zergatik aukeratuko zenuke MATERrekin kolaboratzea?
Lankidetzarako modu ezberdinak
Itsas inguru osasuntsu baten alde
Puntuala
Gure lana gustoko baduzu eta puntualki lagundu nahi baduzu, hemen dituzu formula batzu:
- Gure jardueretan parte hartuz
- Sare sozialetan jarraituz eta guk egiten duguna partekatuz
- Zure ezagutzak eta/edo erabileratik kanpo dauden materialak ekarriz, guretzat baliagarri izango direlakoan (harreman esteka)
- Dohaintza ekonomiko bat eginez, kontaktatuz edo Bizum bidez 05703ra
MATER Kluba
Gure lana modu egonkorrean babestu nahi baduzu, eta aldi berean beherapenak eta abantailak eskuratu, animatzen zaitugu MATER Klubaren partaide izatera. Bi modalitate eskaintzen dizkizugu:
- MATER Kluba-Partikularra
- MATER Kluba-Familiarra
ABANTAILAK:
- Museorako sarbide mugagabea (erabilgarri ditugun plazen arabera)
- Beherapenak jarduera eta ikastaroetan, eta dendan ere bai
- Jarduera eta ikastaroen gaineko informazioa
Egizu inskripzioa inprimaki honetan: MATER KLUBA inprimakia:
Boluntariotza
Gure tripulazioarekin elkarlanean aritzeko eta parte hartzeko formula bikaina da zure denbora eta talentua eskaintzea. Parte-hartzea gure erakundearen balio ezin garrantzizkoagoa da eta zurekin kontatu nahiko genuke.
Hainbat arlo ditugu zuk gurekin parte hartzeko zure eskarmentua eta ezagutzak eskainiz.
Jarrai gaitzazu