Olaia García aurkeztu nahi dizuegu, bi urte baino gehiagoz MATEReko museoko arduraduna. Andoaindarra zientzialaria eta ingurumen hezitzailea da, baita museoan egiten ditugun jardueren funtsa ere. Ingurumena eta biodibertsitatea zaintzeko duen konpromisoa ontzian sustatzen dituen jardueretako bakoitzean argi eta garbi nabari da. Baina hobe dugu berari hitza ematea. Erreproduzitu bideoa edo irakurri elkarrizketa.
Zerk eraman zintuen MATERen lan egitera?
Txikitatik sentitu dut naturarekin zorretan gaudela eta errespetua zor diogula, gaur egun dioguna baino askoz gehiago. Eta horregatik beti saiatu naiz nire ekintza bakoitza naturarekiko errespetu horrekin koherentziaz egiten.
Nolakoa da zure egunerokotasuna MATERen lanean?
MATERen egun bakoitza desberdina da. Eguna hemen bertan MATERen hasi dezakegu 90 ikaslerekin bisita ekoaktiboa eginez, edo hondartzan mikroplastikoak aztertzen, Jaizkibelen biodibertsitatea behatzean… edo ia edozein lekutan. Ia ezinezkoa zait MATERen egun bat deskribatzea.
Zeintzuk dira itsasoaren ikuspuntutik ingurumena irakasteko erronka bereziak?
Hasieran ez ditut erronka handirik antzematen itsasoari buruz hezteko, oso erakargarria den zerbait delako. Ezezaguna den zerbait da, giza espeziearen habitata ez dena eta horregatik da erakargarria MATER bisitatzera, tailerretan parte hartzera edo itsasoaren magiak erakarrita nabigatzera etortzen diren askorentzat.
Baina, aldi berean, itsas hondakinei aurre egiteko edo klima larrialdiarekin amaitzeko eguneroko ohituren aldaketa bilatzen dugunean egoera korapilatu egiten da. Denak ez baitira itsasoarekin etengabeko loturan bizi.
Eguneroko bizitzak xurgatzen gaitu eta zaila egiten zaigu MATER bisitatuz ikasitakoa gogoratzea.
Gizartea kontziente al da planetak dituen erronkei buruz?
Uste dut gero eta kontzientziatuago gaudela, informazio gehiago daukagula, gehiago dakigula… Baina ez dugu ikusi nahi. E